Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Damarri kaleko bizilagunek salatu dute zenbait etxebizitza "eraitsi" nahi dituztela

2023an onartutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekin dago lotuta auzia, zehazki, planaren gaineko Jaurlaritzaren bi dekretuekin. EAJk salatu du "ez zela "horrelakorik onartu" bere momentuan. Abotsanitzetik, berriz, esan du dekretuak "udalaren eskumenaren gainetik" daudela.

Bizilagunek aldarrikatu dute ez eraisteko etxebizitza.Abotsanitz
Goiatz Iza Erkis
Hondarribia
2026/09/03

“Etxe hau ez bota”. Hala irakurri daiteke Hondarribiko Damarri 3 etxebizitzako balkoietan. Bizilagunek salatu dute etxebizitza eta bere inguruko beste hainbat husteko eta eraisteko arriskuan daudela. Bizilagunen haserreak tentsioa eragin du EAJren eta Abotsanitz alderdien artean.

Etxebizitza krisiaren testuinguruan, 2023an Hondarribiko Udalak HAPO Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartu zuen, 1. 500 etxebizitza berri eraikitzeko. Planean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2000. eta 2001. urteko bi dekretu zehaztu gehitu ziren, zeintzuek udalari ematen dioten ahalmena harresiaren inguruan etxebizitzak eraisteko, beharrezkoa izanez gero.

Bizilagunak kexu agertu dira, Jaurlaritzako Kultura Sailaren txosten batean oinarritua, etxebizitzak “desagerrarazi” nahi dituztelako, “bat ez datozen elementuak” kontsideratzen direlako. Defendatu dute auzoaren XI. mendeko mapa batean “argi” ikusten dela etxebizitzak ez daudela harresiaren gainean. Sinadura bilketa abiatu dute, eskuz zein digitalki, etxebizitza eraistearen aurka.

Alderdiak kontrajarrita

Egoeraren aurrean, EAJk ohar bidez salatu du 2023an plana onartu zutenean “ez zirela jakitun” etorkizunean etxebizitza haiek “desagerrarazteko asmoa” egongo zitekeenik. Jeltzaleek aldarrikatu dute etxebizitza horiek babestu egin behar direla, argudiatuta memoria leku izendatuta daudela.

Bestalde, Abotsanitzek azaldu du Jaurlaritzak ezarritako bi dekretuak Plan Orokorraren gainetik daudela, eta hortaz, udalak “ez duela eskumenik” dekretu horiek esaten dutenaren aurka egiteko, bestela Plan Orokorra deuseztatzeko “arriskua” egongo litzakeelako. 

Alderdiak adierazi duenez, udal ordezkaritza “esfortzu handiak” egiten ari da eraikinen egoera lantzeko, baina, dioenez, Jaurlaritzaren dekretuak “betebeharrezkoak” dira. Dena den, bizilagunen aldarriarekin bat agertu da, esanez ez dutela nahi “inolaz ere” Damarri 3ko etxebizitza eraisterik, eta defendatu du herritarrek “herrian bertan” bizitzeko eskubidea dutela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.