2026/9/2

Hondarribia bai; San Juan, San Pedro eta Hibaika ez

'Ama Guadalupekoa' trainerua izan da datozen bi igandetan Kontxako Bandera lortzeko eskubidea irabazi duen Oarso Bidasoko ontzi bakarra.

Josu Zabala Zabalaren txokoa

Josu Zabala omenduko dute Hondarribiko Udalak eta Egiari Zor fundazioak irailaren 5ean

Guardia Zibilak orain 50 urte hil zuen tiroz, 1976ko irailaren 8an, Alardearen ostean egindako amnistiaren aldeko manifestazioan.

90 urteren ostean, egia osoa jakin gabe

Irungo bonbardaketen 90. urteurrenean, biktimak aitortzeko eta egia kontatzeko txostena aurkeztu dute Antxeta Irratiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, '1936-2026 Irun'.

Udalak lau zerbitzu berri jarri ditu martxan herritarrei arreta "osatuagoa" emateko

Gizarte arloko zerbitzuak indartu ditu udalak, eta dolua edota bakardadea lantzeko laguntza indibidualak zein kolektiboak egokitu ditu. Guztira lau zerbitzu dira eta egoitza berean kokatuta daude.

Prest dira arraunlariak Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkapen estropadarako

Gaur 18:00etan izango da erlojupeko estropada. 24 traineru arituko dira lehian hainbeste desiratutako zazpi postuetako bat eskuratzeko. Hondarribia da faboritoetako bat, eta gerta liteke ere San Juanek sorpresa ematea eta sailkatzea.

AEKn euskara ikasteko izen ematea hilaren 25era arte, zabalik

Bidasoko AEK-k 2026-2027 ikasturterako eskaintza aurkeztu du; euskara ikasteko ohiko ikastaroez gain, hika-mintza taldea sortu dute berritasun gisa.

Irungo Hizkuntza Eskolarako izena emateko epea zabaldu dute

Dagoeneko izena eman daiteke euskara, alemana, frantsesa eta ingelesa ikasteko ikastaroetan; izena emateko azken eguna hilaren 16a izango da.

Muara kultur elkartea irekiko dute datorren irailaren 8an

Alarde egun betean, Jaizkibel konpainiaren arratsaldeko desfilearen atsedenean irekiko ditu ateak kultur elkarteak.

Marlaxka Xake Klubaren webguneak milioi bat bisita jaso ditu sortu zutenetik hona

2011n sortu zuten, eta xake partiden emaitzak, argazkiak zen kronikak aurki daitezke bertan, bai euskaraz bai gaztelaniaz.

Gehiago