Muara kultur elkartea irekiko dute datorren irailaren 8an
Alarde egun betean, Jaizkibel konpainiaren arratsaldeko desfilearen atsedenean irekiko ditu ateak kultur elkarteak.
Muara kultur elkarteak berak eta Bilgune Feministak jakinarazi dute sareen bitartez. Datorren irailaren 8an irekiko dute berriro ere, zehazki, Alarde eguneko Jaizkibel Konpainiaren arratsaldeko desfilearen atsedenean. Oraindik ez dute zehaztu ekintza berezirik egingo ote duten.
Iazko martxoan “berpiztu” zuten elkartea, kulturaren etxe izateko helburuarekin. Ordutik, hitzaldiak, bertso saioak eta ekintza desberdinak antolatu dituzte. Apirilean egin zuten azkena, Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazteko pintxo poteoa.

