Tren Txikitoren historia ezagutzeko hitzaldia, Oiasson
Oiasso Museoko apirileko hitzaldien protagonista izango da, eta Juanjo Olaizolak hitzaldia emango du hilaren 29an, 19:00etan.
Udaberriko oporraldien bueltan, Tren Txikitoren zerbitzua berriro martxan jarri zuten, eta hainbat egunez bisita gidatuak antolatu zituzten. Oraingo honetan, Oiasso Museoak Tren Txikitoren historia gertutik ezagutzeko hitzaldi bat antolatuko du. Tren honek Irun eta Elizondo lotu ditu urteetan zehar, eta Irugurutzetako kiskaltze-labeetarako adar bat ere izan zuen. Juanjo Olaizolak, Trenbidearen Euskal Museoko zuzendariak, hitzaldia emango du hilaren 29an, asteazkenarekin, 19:00etan. Saioa doakoa izango da edukiera bete arte.
Olaizolak El Ferrocarril del Bidasoa argitalpena argitaratu berri du. XIX. eta XX. mendeen artean eskualdearen garapen ekonomikoan funtsezkoa izan zen azpiegitura baten memoria berreskuratzeko. Tren elektrikoak garaiko tren zaharraren izena berreskuratu du, eta hemendik gutxira Irugurutzetako meatze-ingurunera egingo diren bisitekin bat egingo du. Horrela, hiriaren erdigunetik Irugurutzetako gunera joateko aukera izango dute.
Tren Txikitoari buruzko hitzaldiaz gain, Cristina Ubanik, ikerlari feminista eta eskubide zibilen aldeko aktibista irundarrak, Emakumeak, ilustrazioa eta modernitatea: herritarrengandik kanpo utzi zituen iraultza hitzaldia eskainiko du . Hitzordua datorren asteko ostegunean, hilak 23, izango da, 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.
Hitzaldian, gizarte modernoen sorrerari buruzko hausnarketa egingo du. Ilustrazioan eta Frantziako Iraultzan garatutako oinarriak azalduko ditu ikerlari irundarrak.

