Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

PSE-EEren ustez Etxebizitza Plana "ez da nahikoa"

Sozialistek bat egiten dute diagnostikoarekin, baina uste dute arazoak konponbide bat behar duela, HAPOa eta eremu tentsionatu izendapena iritsi baino lehen.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/04/14

PSE-EEk gehiago eskatu dio udal gobernuari etxebizitzaren aferan. Zehazki, Etxebizitza Planari begira egin dizkiete sozialistek proposamenak. Planaren harira egindako diagnostikoarekin bat dator alderdi sozialista, baina adierazi dute “ez dela nahikoa”, eta konponbideak eskatu ditu. 

“PSE-EE bat dator diagnostikoarekin, batez ere etxebizitza eskuratzeko egiturazko zailtasunei dagokienez, baita erakundeen arteko lankidetza eta zerga eta gizarte arloko laguntza-neurrien garapena bultzatzeko premiarekin ere. Era berean, bat egiten du etxebizitza-eskatzaileen informazioa eta arreta hobetzeko beharrarekin, baita alokairuko etxebizitzen poltsa indartzearekin eta etxebizitza publikoa, etxebizitza tasatua eta alokairu-erregimeneko etxebizitza sustatzearekin ere”.

Baina desadostasunak ere erakutsi dituzte. “Plana ez da nahikoa zehaztasunari, anbizioari eta gauzatzeko gaitasunari dagokienez”, esan dute sozialistek. Haien ustez Plana HAPOaren eta eremu tentsionatu izendapenaren menpe dago, eta horrek galdera bat sortzen die: “Zer egingo dugu bitartean etxebizitzaren arazoarekin?”.

Etxebizitza Planean adierazten da hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeak potentzial handia izan dezakeela, alokairuko etxebizitzen eskaintza handitzeko. “Azpimarratzen da erroldatuta ez dauden 1680 etxebizitzarekin parke esanguratsu bat dagoela, mobilizatu daitekeena”. Baina sozialistek iragarri dute Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren 2021eko datuen arabera, Hondarribian 1.621 etxebizitza ez nagusi zeudela, horietatik 173 jenderik gabekoak. “Egoera hori aukera bat bada ere, behar bezala dimentsionatu behar da, eta ahaleginak 173 horiek edo 2026koak mobilizatzera bideratu behar dira. Nekez mobilizatuko dira bigarren egoitzak. Hala zioen IKEIren estudioak”.

“Beharrezkoak”

Hori dela eta, PSE-EEk lehentasunezkotzat jotzen du politika publikoak etxebizitza horien mobilizazio eraginkorrean zentratzea. Horretarako, jabeei informazioa eta laguntza emateko programak sustatzea, udaletako zerga pizgarriak indartzea eta Bizigune programan sartutako etxebizitzetarako OHZren (Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga) hobaria %95era arte handitzea beharrezkoa ikusten dute.

Horrenbestez, hurrengoa eskatzen du Hondarribiko PSE-EEk:

1. Hondarribiko Etxebizitza Plana berrikustea, zehaztasun, anbizio eta ahalmen betearazle handiagoz hornitzeko.
2. Aurreko alegazioetan adierazitako neurriak sartzea.
3. Kudeaketa-tresna eraginkorrak sortzea, bereziki etxebizitza-sozietate publiko bat
.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.