Bidasoko Asanblada Feministak azken asteotako erailketa matxistak salatu ditu
Indarkeria matxistaren azken kasuak salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, hilak 14, San Juan plazan eta hamarnaka herritar bildu ziren.
Bidasoko Asanblada Feministak deituta, azken asteotan Euskal Herrian izandako azken erailketa matxistak salatzeko elkarretaratzea egin zuten San Juan pazan. Bertan, hamarnaka herritar bildu ziren, eta Eraso matxistaren aurrean, tolerantziarik ez lelopean. Azken hilketa matxista pasa den igandean izan zen Sanduzelain. Iruñeako auzoan emakume bat hil zen hirugarren solairutik erorita, eta horren harira gizon bat atxilotu zuten. Gizonak emakumearekiko urruntze agindua zuen.
Iruñeako kasua, Basaurikoa, Berrizkoa eta Donostikoa salatu zuten eta erailketa matxistak gogor salatu zituzten. “Nazkatuta gaude, Ez bat gehiago, ez bat gutxiago. Nahikoa da!”.

