Arigune gisa arituko da EAJ aurtengo Euskaraldian. Horren harira, udal gobernuari euskararen alde nahikoa ez egitea leporatu diote.
Uztaila eta abuztuan erabiltzaileen gehiengoa Katalunia, Espainia eta Frantziakoak izan dira; irailean aldiz, gipuzkoarrak eta nafarrak.
Irungo Erdiguneko Bizilagunen Elkarteak 2014an hasi zuen lokal bat eskuratzeko borroka. Oraindik ere udalak erantzunik eman ez duela salatu dute amorruz.
Pandemiari egokitutako Fenomena jaialdia hasiko da bihar Hondarribian. Izurriak hasierako kartelean hainbat gorabehera eragin dituen arren, festibala antolatu eta sektorearekin konpromisoa berretsi nahi izan dute antolatzaileek.
Guztion Alardeak bere burua ezagutarazi zuela lehen urteurrena bete da aste honetan. Baikor baloratu dute orain artekoa, nahiz eta elkarrizketarako baldintzak ez ematea deitoratu duten.
Lehenik eta behin, Olharan-Etxeto eta Beaskoetxea-Lopez bikoteak lehiatuko dira, eta haien ondotik, Goikoetxea-Irastorza eta Olha-Del Rio bikoteen txanda izango da.
Abotsanitz Auzoka dinamikaren baitan deitutako bigarren bilera izango da ostegunekoa. Kultur Etxean izango da bilkura, 19:00etan.
Turismoari eta familian egiteko planen gaineko gehigarria egin du OARSO BIDASOKO HITZAk. Oarso Bidasoko herri guztietarako proposamenak daude.
Azken zazpi egunetako daturik ezkorrenak atzokoak dira: 25 infektatu gehiago izan ziren Irunen, eta beste sei Hondarribian.
42.000 euroko diru-saila prestatu du udalak Hondarribian errotutako norbanako, elkarte eta taldeek aurrera eramandako jarduerak diruz laguntzeko.