Beaskoetxea-Lopez eta Olha-Del Rio, finalerdietara

Ostiralean finkatu dute finalerdiak jokatzeko hitzordua, Jostaldin. Olharan-Etxeto Beaskoetxea-Lopezen aurka ariko dira, eta Goikoetxea-Irastorza bere aldetik, Olha-Del Rioren kontra.

Finalerdietan ariko doiren bikote guztiak erabaki dituzte dagoeneko [Irudia: Jai Alai News]. Finalerdietan ariko doiren bikote guztiak erabaki dituzte dagoeneko [Irudia: Jai Alai News].

Hondarribia Grand Slam lehiaketaren finalerdietan lehiatuko diren azken bi bikoteak erabakitzeko norgehiagoka ikusgai izan zen ostiralean Jostaldi pilotalekuan. Beaskoetxea-Lopez eta Olha-Del Rio bikoteak suertatu ziren azkenean irabazle, eta hilaren 9an, ostiralarekin, eta Olharan-Etxeto zein Goikoetxea-Irastorza bikoteen aurka lehiatuko dira, hurrenez hurren.

Lehen partida Beaskoetxea-Lopez eta Barandika-Mancisidor artekoa izan zen. Maila handia erakutsi zuten bi bikoteek, eta 70 minutuko denbora hartu zien Beaskoetxea eta Lopezi garaipena eskuratzea. Bigarren txandan, ordea, Hormaetxea-Minvielle eta Olha-Del Rio bikoteek neurtu zituzten indarrak Hondarribiko kantxan. Kasu honetan ere partida osoa berdinduta joan zen arren, azkenean, Olha-Del Rio bikoteak gailentzea lortu zuen.

Bestalde, ostiraleko partidei ekin aurretik, zazpi zesta berri oparitu zizkien Jai Alive erakundeak Hondarribiko Pilota Eskolari.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.