Kultur departamentuko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak

42.000 euroko diru-saila prestatu du udalak Hondarribian errotutako norbanako, elkarte eta taldeek aurrera eramandako jarduerak diruz laguntzeko.

Kultur jarduerak diruz laguntzeko eskaera epea hilaren 30era arte egongo da zabalik. Kultur jarduerak diruz laguntzeko eskaera epea hilaren 30era arte egongo da zabalik.

Hondarribiko Udaleko Kultur departamentuko diru-laguntzak eskatzeko epea gaurtik urriaren 30era bitartean egongo da zabalik. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu alkateak, eta esan duenez, 42.000 euroko diru saila prest dauka udalak horretarako.

Hondarribian errotutako norbanako, talde eta elkarteei bideratutako diru-laguntzak dira eska daitezkeenak. “Hondarribiarren onurarako kultur jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko pertsona eta entitateei” zuzenduta dago diru partida, Sagarzazuk esplikatu duenez.

Eskaera burutzeko interesa dutenek bertan kontsulta ditzakete oinarriak, informazioa eta eskaera bideak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.