3.255 erabiltzaile eduki ditu Tren Berdeak uztailetik irailera bitartean

Uztaila eta abuztuan erabiltzaileen gehiengoa Katalunia, Espainia eta Frantziakoak izan dira; irailean aldiz, gipuzkoarrak eta nafarrak.

Tren Berdea. Tren Berdearen balorazio "oso positiboa" egin du Silanes zinegotziak.

Behemendi elkarteak eta Hondarribiko Udalak elkarlanean eskainitako Tren Berdearen zerbitzuaren gaineko balorazioa eman du gaur Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak. “Oso positiboa” iritzi dio hautetsiak zerbitzuak izandako erabiltzaile kopuruari, eta zabaldutako datuen arabera, 3.255 lagunek erabili dute Tren Berdea uztaila erdialdetik iraila bukaerara bitartean.

Datuei erreparatuta, uztaila eta abuztuan zehar Kataluniatik, Espainiatik bereziki Madriletik, eta Frantziatik iritsitako turistek hautatu dute Tren Berdea Hondarribia hobeto ezagutzeko aukera gisa. Iraila erdialdetik bukaerara, aldiz, hondarribiarrak, gipuzkoarrak eta nafarrak izan dira zerbitzuaren erabiltzaile nagusiak, Silanesek azaldu duenez.

Adinari dagokionez, 3.255 lagunetik 2.196 adin nagusikoak izan dira; 537 erabiltzaile 5 eta 12 urte artekoak, eta beste 522ak, haurtxoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.