Hondarribia Grand Slam txapelketako finalaurrekoei helduko diete gaur

Lehenik eta behin, Olharan-Etxeto eta Beaskoetxea-Lopez bikoteak lehiatuko dira, eta haien ondotik, Goikoetxea-Irastorza eta Olha-Del Rio bikoteen txanda izango da.

Hondarribia Grand Slam txapelketako finalerdiak, gaur, Jostaldin [Irudia: Guk Jai Alai]. Hondarribia Grand Slam txapelketako finalerdiak, gaur, Jostaldin [Irudia: Guk Jai Alai].

Hondarribia Grand Slam txapelketako finalerdiei helduko diete gaur Jostaldi pilotalekuan, 20:00etan abiatuta. Jai Alai World Tourrerako puntuagarria da Hondarribiko kantxan jokatutako txapelketa.

Gaurkoan, lehenik eta behin, Olharan-Etxeto eta Beaskoetxea-Lopez bikoteek indarrak neurtuko dituzte. Adituek diotenez, ez da irabazle argirik bien artean, helduenak faborito izan daitezkeela pentsatu arren, gazte bikotea “forma onean” baitago uneotan.

Ondoren, Goikoetxea-Irastorza Olha-Del Rioren aurka ariko da. Bigarren txanda honetan, lehen bikotea da faborito, nahiz eta Del Rioren indarra nabarmendu duten. Irabazleek datorren larunbatean jokatuko dute Hondarribia Grand Slam txapelketako finala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.