Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

«Justizia egin da; ezin diogu omenaldi ederragorik egin aitari»

2008an hil zen Celestino Tolosa ‘Xarra’, CAFen amiantoarekin lan eginda gaixotu eta hil zela ebatzi du epai batek orain. Hil aurretik birikak gordetzeko eskatu zien Tolosak medikuei, klabea izan da hori.

Ikerne Zarate
Irun
2018/11/02
Otsanda_Tolosa_eta_Kontxi_(1)

Otsanda Tolosa eta Kontxi Urbieta, sakelakoan Celestino Tolosaren argazkia, eurekin, dutela.

Kontxi Urbieta eta Otsanda Tolosa Amiantoak hildako Celestino Tolosaren alarguna eta alaba dira. EAEko Auzitegi Gorenak arrazoia eman die. Celestino Tolosa Xarra senarra eta aita gaixotasun profesionalarekin hil zela aitortu du hura hil eta 10 urtera, amiantoak hil zuela. CAFen lan egin zuen eta bertan gaixotu. Familiak ez bazekien ere, Xarrak birikak gordetzeko eskatu zien transplantea egin zioten sendagileei, eta hil eta hamar urte ondoren, giltzarria izan dira amiantoak gaixotu eta hil zuela frogatzeko. Ebazpena garaipena izan da ama-alabentzat, eta bidea gogorra izan bada ere, pozik daude, ate bat zabaldu dutelako. Aita duela hamar urte hil zen. Epaitegien bideari ekitea erabaki zenuten orain hiru urte, eta orain heldu da aldeko epaia. Otsanda Tolosa: Duela hamar urte hil zen aita, 2008an. Dolu prozesuan ginen gu orduan, eta ez genuen pentsatu ere egin epaitegien bidea zabaltzea, urteetara etorri da guztia. Amiantoaren gaineko ezer ez genekien. Duela hamar urte amiantoaren gaineko informazio gutxi zegoen? Tolosa: Ez zen oso entzuna edo ezaguna jendearen artean. Urte batzuetara hasi zen entzuten, eta batez ere CAFeko langileen artean. Aitak Irunen lan egiteaz gain, Beasainen egin zuen lan eta gero berriro Irunera etorri zen. Badaude kasuak Beasainen baita Irunen ere berak lan egindako eremuetan, ez dakigu, beraz, oso zehatz non kutsatu zen, baina bi lekuetan izan zen bera. Zer egiten zuen zehazki? Tolosa: Galdaragilea zen, baina bere funtsezko lana soldatzaile lanak egitea zen. Urteak pasata  CAFeko lankideak hasi ziren amiantoak eragindako gaixotasunak izaten, eta berehala berarekin oroitu ziren. Pentsatu zuten segur asko, Xarrari ere, hala deitzen zioten aitari, amiantoak sortu ziola gaixotasuna, eta gaia mugitzen hasteko aholkatu ziguten. Momentu hartan ez ginen prest eta duela hiru urte hasi ginen hariari tiraka, aitarena begiratzen. Guk beti izan dugu susmoa, eta aitak ere, amiantoaren gainekoa agian ez, baina laneko zerk edo zerk gaixotu zuela. Sukar ezezagunak zituen, ez zioten diagnostikorik egiten. Azkenean, EPOC biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa diagnostikatu zioten, baina enpresako medikuarenera joaten zen behin eta berriz, eta ez zioten sukarraren jatorria harrapatzen. Txosten guztietan biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa topatu genuen. 2006an, hil ala biziko egoeran zegoela-eta transplante zerrendan sartu zuten bi birikak transplantatzeko Santanderko (Kantabria, Espainia) Valdecilla ospitalean. Bururatu zitzaigun birikak transplantatu zizkiotenean agian hango medikuek zer edo zer ikusiko zutela, eta galdetzea erabaki genuen, agian zerbait idatziz jasoa zutelako. Ebakuntza egin zion medikuak esan zigun bere garaian puntu beltz batzuk azaltzen zirela aitaren biriketan. Ez genekien asbestosia zen edo ez. Valdecillako pneumologia saileko guztiei mezu elektronikoa helarazi nien, eta kontatu aitaren lankideek eskatuta hasi ginela bere gaia mugitzen eta ea zerbait bazuten, txostenen bat edo susmoren bat amiantoarekin zer ikusia zuenik. Pneumologo batek erantzun zidan, esanez gurekin oroitzen zirela, gurasoak 2006 eta 2008 artean han izan zirelako bi urtez, eta transplantea egin ziotenean familia osoa joan ginelako. Begiratzen hasi zen, Valdecillako patologoarekin harremanetan jarri, eta hark baieztatu zion aitaren birikak han zirela oraindik. Izugarrizko sorpresa izan zen. Aitak eskatu zuen bere birikak gordetzeko, ezta? Tolosa: Bai, guk ezer jakin gabe, gainera. Familian ez genekien bere birikak gordetzeko eskatu zuenik. Sei zazpi urte geroago  bere birikak han ziren oraindik. Klabea izan da hori. Oroitzen dut aita ebakuntza gelara sartzen, hil hala biziko ebakuntza izan zen. 62 urte zituen, eta transplanteak  oso zailak ziren. Bizi iraupena ere oso mugatua izango zuela esan zioten hasieratik, nahiz eta ondo atera. 2006ko uztailaren 16a zen, eta aita berriro bizirik ikusiko ote genuen jakin gabe agurtu genuen, hori izan zen gure lehenengo agurra. Gu ez ginen kontziente izan aitak eskatu zuenaz, beti izan da gaixo oso kontzientea, bere gorputza ezagutzen zuen eta oso garbi zeukan zein momentuan zegoen. Hiltzear zegoenean, berak bazekien guk jakin gabe errefus oso handia zuela. Ni haurdun nengoen, eta sinistuta nago itxoin zuela Oihan jaio arte, biloba, hiltzeko. Zer suposatu du epaiak? Tolosa: Poztasun handia eragin dit, ebazpen honekin justizia egin den sentsazioa dut. Amak esaten du amorrua sentitzen duela, bestela aita hemen izango zela. Heriotza eta biziaren artean une asko pasa zituen aitak, 1989an lehenengo sintomekin hasi zen eta 2008an hil zen. Jakin izan bagenu amiantoa zegoela atzean ez dakigu beste bide bat edota beste neurri batzuk hartzea ote zegoen, fabriketan prebentzioa lantzeko adibidez. Inpotentzia du amak, aita ez dagoelako hemen hainbeste borroka eginda. Inpotentzia, ez genuelako jakin aurretik irtenbide bat emateko beste batzuei, eta berea ere agian beste modu batean bideratzeko; eta poza, noski, lortu dugulako egia jakitea eta aldeko ebazpen bat izatea. CAFek ardura du ez duelako bitartekorik jarri prebentziorako. Estaltzeak, ezkutatzeak ematen du amorrua. Ez dakigu enpresak edota gizarte segurantzak zer egingo duten orain, helegitea jarriko duten edo ez, baina EAEko Justizia Epaitegiaren epaia guretzat garaipena izan da, aitortza. Kontxi Urbieta: Amiantoak gaixotu eta hil dituela, eta enpresak arduradun direla erakusteko aukera zabaldu du epaiak. Hori garrantzitsua da. Enpresek hartu behar dituzte segurtasun eta prebentzio neurriak. Tolosa: Aste osoa ari gara gaiarekin, Celestino Tolosa  entzuten ari gara etengabe, eta berriz ere dolua egiten ari garen sentsazioa dugu. Ebazpenak, bestalde, amaren alarguntza pentsioan konpentsazio ekonomikoa izatea ekarriko du. Guretzako garrantzitsuena jaso duguna zen, gure helburua inoiz ez delako izan ekonomikoa, aitortza nahi genuen, eta gerora zer etorriko den ez dakigu. Hori bai, CAFekin bukaeraraino joango gara, erreparazio morala eta ekonomikoa ere eskatzera. CAF duzue orain jomuga. Zein jarrera izan du enpresak zuekin, familiarekin? Ez du inongo harremanik izan gurekin. Epaiketaren egunean bakarrik, maiatzean izan zen, eta CAFeko abokatuekin izan genuen harremana. Epaiketaren momentuan gizarte segurantzako, CAFeko eta Mutualiako abokatuak izan ziren. Beren defentsan oso gogor aritu ziren aitaren aurka. Aita erretzailea zen eta horrekin tematu ziren, eta bere gaixotasuna horrekin lotu zuten Valdecillako txostenak argi utzi badu ere asbestosia zela. CAFekoen diskurtsoa bortitza eta ironikoa izan zen gurekiko.  
«Aitak beti izan zuen laneko zerk edo zerk gaixotasuna sortu zion susmoa» «Ez genekien aitak  birikak gordetzeko eskatu zuenik. Klabea izan da» «Dagokion lekua eman diogu aitari, eta berak hasitako borroka amaitu»

Otsanda Tolosa eta Kontxi Urbieta.

Mingarria izan da epaiketa prozesua, gogorra? Tolosa: Bai, min handia eman zigun CAFeko abokatuen jarrerak. Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteko abokatuak handiak dira eta buelta eman zioten egoerari. Familiak entzutea diskurtso hori oso gogorra izan zen. Asviamiek 2018an amiantoarekin lanean izan diren 28 pertsona hil direla jakinarazi du. Bada nahikoa informazioa gaur egun? Pila bat entzuten ari da eta ikusgarritasuna ematen ari zaio gaiari. Guk aukera, indarra eta gogoa izan dugu epaitegien bideari ekiteko, baita komunikabideei erantzuteko ere. Orain hitz egiten da amiantoaz, ondorioez, eta nik uste dut oraindik kasu gehiago aterako direla. Kontrol gehiago dago enpresetan, eta CAFen badakigu egun prebentziorako neurriak hartzen dituztela. Baina hor atzean duela urte askotako langileak daude, urteroko mediku azterketak egiten, baita beraien emazteak ere, lantegian amiantoz kutsatutako arropa garbitzen zutelako etxean. Euskal Herrian entzuten dira, baita kanpoan ere. Jordi Evole kazetariak saioa egin zuen Bartzelonan Roca enpresaren eta amiantoaren erabileraren gainekoa. Azken lau urteetatik hona, asko entzuten ari da. Epaitegietara heltzea eta amiantoak eragindako gaitzak direla frogatzea kosta egiten da oraindik? Tolosa: Bai, kosta egiten da. Hildako pila dago, baina asko ez daude aitortuta gaixotasun profesional gisa, askok ez zutelako lotu ere egingo beren gaitza lanean amiantoarekin kutsatuta sortuko zitzaienik, batzuk prozesuan hil egin dira, eta beste batzuetan familiak ez du indarra izan aurrera egiteko. Kasu mordoa dago. Urbieta: Gehienbat ezjakintasuna dago. Ez sinistea gertatzen ari dena, kontzientzia falta, informazioa falta. Tolosa: Gaur egun amiantoa topatzen dutenean eraikinen batean, espezializatutako langileek kentzen dute, babestuta, neurri izugarriak hartzen dira. Garai hartan amiantoa izango zuten eskuetan inongo babesik gabe, usainduko zuten, irentsi… Aste honetan bertan Paisan aurretik, eta Explosivos Rio Tinto enpresan ondoren lan egin zuen emakume bati lan gaixotasuna aitortu dio gizarte segurantzak. Halakoak entzuteak indarra ematen du? Tolosa: Indarra ematen du noski, zenbat eta gehiago argitara atera, askoz eta hobeto, azkenean horrek bidea zabalduko dielako atzetik datozen guztiei. Guk ere aurrera egin dugu, eta batez ere aste honetan ikusgarritasuna ematen ari gatzaio gaiari, atzetik datozen guztiei animatzeko aurrera jo dezaten. Egia da prozesu legala oso luzea eta gogorra dela. Eta horren harira konpentsazio funtsa eskatzen ari da Asviame Espainiako parlamentuan, ez pasarazteko prozesu luze honetatik. Orain jo dezagun enpresak ez duela errekurtsorik egiten. Guk irabazi dugu, baina ez da hemen bukatzen bidea, guk gizarte segurantzarekin prozesu bat hasi behar dugu, eta enpresarekin beste bat. Ez dakigu zenbat denbora emango duen, dakiguna da gu amaierara arte goazela bide honetan. Bide honetan zer izan da zailena? Tolosa: Erakustea egia, demostratu behar izan dugu egia zela, eta horretarako harrien azpian ere bilatu behar izan dugu. Horrekin esan nahi duzu enpresak ez duela zuritu behar izan bere jarrera, zuek frogatu behar izan duzuela errudun edo arduragabekeriaz aritu direla? Tolosa: Guk egin behar izan dugu dena, erakusteko horrela izan zela eta probak lortuta ere, demostratuta ere, oraindik ere ez da nahikoa izan. Donostiako 2. Epaitegian galdu egin genuen, ez zuten kontuan hartu Valdecillako txostena eta zalantzan jarri zuten txosten hori egin zuten bi adituen profesionaltasuna. Osasun publikoko langileak dira, eta zalantzan jarri zuten benetan objektiboa den froga bat, oso larria da. Birikak dituzu eta aztertuta emaitza hau da, eta hori objektiboa da. Nire aitari diagnostiko okerra egin zioten, bertan behera gelditu eta diagnostiko berria egin zioten, eta txostenean hala azaltzen da. Donostiako Epaitegiko bigarren aretoak ez zuen proba hori onartu. Ebidentzia ez zuen onartu. Bidea jarraitu dugu, eta EAEko Justizia Epaitegiak arrazoia eman digu orain. Eta hemendik aurrera, zer? Tolosa: Ez dakigu. Agian CAFek edo gizarte segurantzak errekurtsoa aurkeztuko dute. Ez dut uste, gaiak denbora gutxian zabalkunde izugarria izan duelako. Ebidentzia hor dago. Uste dugu ezetz; zailena agian hori izan da, demostratu behar izatea egia. Esan digute ere nola itxoin dugun zortzi urte egiteko… indarra bildu behar duzulako, agian, halako prozesu bati ekiteko. Prozesua hasi aurretik, epaitegietara jo baino lehen, gizarte segurantzan gaixotasun profesionala aitortzeko eskaera egin genuen, eta ez zuten onartu. Onartu ez zuelako jo genuen epaitegietara. Hamar egun dituzte errekurtsoa egiteko, ostiralean [gaur] edo astelehenean jakingo dugu errekurtsorik aurkeztuko duten edo ez, benetan zer gertatuko den. Instituzioak inplikatzen al dira? Tolosa: Ez, guk ez dugu halakorik sumatu. Osakidetzan txostenak behar izan ditugunean eskaera egin dugu eta jaso ditugu. Valdecilla ospitaletik, ordea, laguntza handia jaso dugu, eta hori esan behar dut. Instituzioek ere beren erantzukizuna badute honetan guztian. Eusko Jaurlaritzak enpresetan prebentzioa betetzen dela bermatu behar luke, ardura du, izango du, beraz, zer esan eta zer egin. Ez dakit zerbait jaso beharko genukeen, baina ez dut horren faltarik sumatu. Egoera berean dauden pertsonei zer esango zenieke? Tolosa: Aurrera jarraitzeko, Asviamie elkartearekin harremanetan jarri eta aurrera jotzeko, bide gogorra bada ere. Azkenean garaipen bat delako eta uste dudalako enpresa guztiek aitortza hau egin behar dutela; langileek merezi dute, baita familiek ere. Gu ere prest gaude laguntzeko, gure kasua azaltzeko. Bidea hasteko, nahiz eta luzea izan, borroka hasteko esango nieke. Asviamiek zer suposatu du? Tolosa: Laguntza handia. Beraiek markatu dute bidea eta laguntza zuzena eman digute: abokatuak, idatziak, nora jo. Sostengu handia izan dira, baita epaiketa egunean ere. Jesus Uzkudunek lagundu digu prozesu honetan, aita ezagutzen zuen, garai bereko sindikalistak izan ziren nahiz eta sindikatu ezberdinetan aritu, ESKn aritu zen aita. Guretzako justizia eginda, dagokion lekua eman diogu aitari, berak hasi zuen borrokari guk amaiera eman diogu zorionez.  Aitari eta senarrari egin diezaiokegun omenaldirik ederrena zen. Gurekin egon da aita prozesu honetan guztian, eta amaitzen dugunean guzti honekin dolua ixteko aukera izango dugu; beste askok agian ez dute aukerarik horretarako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.