Ostegunean bilduko da Abotsanitz Alde Zaharreko bizilagunekin

Abotsanitz Auzoka dinamikaren baitan deitutako bigarren bilera izango da ostegunekoa. Kultur Etxean izango da bilkura, 19:00etan.

Hondarribiko Kultur Etxea

Hondarribiko Kultur Etxea.

Abotsanitz Auzoka dinamikaren barruan antolatutako bigarren bilera egingo du udal taldeak ostegunean (hilak 15) Kultur Etxean, 19:00etan. Auzokideen kezkak zein eskaerak jasotzea eta horiek udalera bideratzea da topaketaren helburu nagusia.

Lehen bilera Puntaleko Eskola Zaharrean egin zuen Abotsanitzek hilaren 29an, baina plazaratutako informazioaren arabera, eraikineko erabiltzaileekin hitzartuta patioan biltzeko baimena lortu zuten. Izan ere, udal areto bat erabiltzeko eskaria hainbatean eta modu ezberdinetan erregistratu dutela salatu dute, eta lehen erantzuna hilabete eta erdira iritsi dela erantsi. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.