2020/9

EAJ: «Orainari aurre egin behar zaio, baina etorkizuna begi bistatik galdu gabe»

Mugikortasun iraunkorra, tokiko merkataritza eta ostalaritza, gizarte laguntzak eta etorkizuneko proiektu handien aldeko apustua egingo dute jeltzaleek ikasturte politiko berri honetan.

Emakunderi «berezko nortasuna» kendu diotela salatu dute elkarte feministek

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren barruan kokatu berri dute Emakunde. «Ez gaude erabaki honekin ados», esan dute amorruz Txingudiko Elkarte Feministako zein eta Emeki Emakumeen Elkarteko kideek.

Kontxako Bandera Gaintxurizketan dago

Hondarribiko gizonen traineruak eskura du Kontxa lehen jardunaldi aparta egin eta gero .Emakumeetan, Hondarribia, Hibaika eta San Juan kontsolazio txandan daude

Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak udalaren jarrera zein izan den argitzen saiatu da.

[Elkarrizketa] «Udalak Osasun Sailaren aginduak jarraitu ditu orain arte»

Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak establezimenduetan izandako koronabirus kasuak publiko egin ez izanaren nondik norakoak azaldu ditu, eta interes ekonomikoak herritarrek ezinbestekoa duten lasaitasun deiaren gainetik jarri izana ukatu du.

Maskara. Musukoa.

[Erreportajea] Gardentasunaren argi-ilunak

COVID-19 kasuen inguruan «gardentasun falta» leporatu dio EH Bilduk EAJren gobernu taldeari. Herritarrak lasaitasunera deitzeko datuak publiko egitea ezinbestekoa ikusten du koalizioak.

Adinekoen guneak, berriro zabalik

Zabaldu berri dituzten gizarte zentro eta lokaletan «arreta handiz» ariko direla azaldu du Cristina Laborda ordezkariak, «beharrezkoak diren osasun neurri guztiak kontuan hartuta».

Uhinak

Formatu berritu batekin dator laugarren Uhinak kongresua

COVID-19agatik atzeratu arren, azaroan egingo dute kongresua. 'Larrialdi klimatikoaren aurrean jarduteko mugitzen gara' lelopean egingo dute aurtengoa.

Bigarren Euskaraldirako motorrak berotzen

'Gehiago, gehiagotan' leloa jarri diote bigarren Euskaraldiari Irunen. Ahobizi eta Belarriprest-ez gain, ariguneak sortuko dituzte hiriko talde, elkarte eta enpresetan.

Bidasoak Cangas de Morrazo jipoitu du

Azken bi urteetan porrotarekin itzuli dira handik Bidasoako jokalariak, baina atzo ordea, inoizko emaitzarik onena eskuratu zuten, 13 goleko errenta. Asobal ligako lehen partida izan zen.

Koronabirusa. Covid-19

COVID-19agatik sei kutsatu azken orduetan Bidasoan

Nabarmen egin du behera kutsatuen kopuruak atzoko datuekin alderatuta: Irunen, hamar zenbatu zituzten igandeko 00:00ak arte, eta Hondarribian, bederatzi.

Udala "lankidetza berezian" dabil herriko ikastetxeekin

Ikastetxeek helarazitako eskaerak erantzuten dabil Udaletxea Txomin Sagarzazuk jakitera eman duenez.

Irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dituzte bihar Pinudi eta Bera kaleetan

Bi kaleetako espaloiak beheratuk dituzte, eta oinezkoentzako pasabide berriren bat ere egingo dute.

Udazken eta neguan ikastaro mordoa eskainiko dituzte hiriko kiroldegiek

Udako programan bezalaxe, datozen bi urte sasoietan ere neurri zorrotzak bete beharko dituzte erabiltzaileek Artaleku zein Azken Portun.

Irungo Udaltzaingoa

Hamabost espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen hilabete hasieratik

Gehienak musukoa ez erabiltzeagatik zabaldu dituzte. Bost espediente aldiz, tabernen kontrakoak izan dira.

Bihar, Irailak 15, amaituko da euskara arloko diru laguntzak eskatzeko epea

Hondarribiko Udalak gaur aurkeztu du Euskara Arloko diru laguntzen deialdia eta bihar arte dago eskaria egiteko epea zabalik.

Abotsanitzek 'ez-jaien' ardura osoa herritarren esku utzi izana leporatu dio Udalari

Udal gobernuak informazio eta prebentzio puntuak herritarrentzat gaitu ez izana salatu nahi izan du,besteak beste, Abotsanitzek argitaratu duten 'ez-jaien' balorazioan.

Ordutegi berria izango du CBA Udal Liburutegiak, astelehenetik

Neguko ohiko ordutegia berreskuratuko dute. Maileguetarako eta internet zein ikasketa aretoak erabiltzeko aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.

Auzo elkartean bildu ziren parte hartzaileak

Asteartera arte eska daitezke auzo elkarteei bideratutako diru laguntzak

Ia 53.000 euroko aurrekontua du udalak subentzioetarako. Asteartean (hilak 15) itxiko dute eskaerak egiteko epea.

Gehiago