Bidasoak RK Nexe talde kroaziarra izango du aurkari bigarren kanporaketan

EHF European League-an aurrera egin ahal izateko talde kroaziarra gainditu beharko dute irundarrek, hilaren 22an eta 29an.

Lehen kanporaketan 600 zale bertaratu ziren Artalekun. Irudia: C.D. Bidasoa.

Bidasoa eskubaloi taldeak jada badaki zein izango duen aurkari EHF European League txapelketako bigarren kanporaketan: RK Nexe talde kroaziarra. Igandean PAUC taldea gainditu ostean, gaur egin dute zozketa. Beraz, 25 urteren ondoren, talde irundarra berriz ere Kroaziara itzuliko da.

Joaneko partida etxean jokatuko dute, Artalekun, hilaren 22an (asteartea da). Itzulia aldiz, hilaren 29an (asteartea da) jokatuko dute, Kroazian.

Erlazionatutako edukiaBidasoa, hurrengo fasera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.