Hezkuntza eta kirol jardueretarako udal instalazioak egokitzeko konpromisoa hartu du udalak

COVID-19ak hezkuntzan ere eragindako arazoari irtenbide bat eman nahi dio udalak, ikasleen arteko distantziak bermatu daitezen.

IRUNGO Udaletxea Adierazpen instituzionala egin du udalak, Euskararen Egunaren harira.

Irungo alkate Jose Antonio Santano jakinarazi berri duenez, udal instalazio eta eremuak kirol eta hezkuntza jardueretarako erabiltzeko asmoa du udalak. Hala, osasun larrialdiak eragindako egoera honetan, ikasleen arteko segurtasun distantzia arazoei irtenbide bat bilatu nahi dio udalak, eta horretarako, udal instalazioak ikastetxeen eskuetan uzteko konpromisoa hartu dute. Halere, alkateak argitu du bestelako erakundeetatik oraindik ez direla haiekin harremanetan jarri, eta «informazioa eta koordinazioa» eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, proiektuari itxura ematen hasi ahal izateko. «Oraindik udaletxeekin ez da inor jarri harremanetan aukera hau eta beste batzuk baloratzeko», adierazi du Santanok.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.