COVID-19agatik sei kutsatu azken orduetan Bidasoan

Nabarmen egin du behera kutsatuen kopuruak atzoko datuekin alderatuta: Irunen, hamar zenbatu zituzten igandeko 00:00ak arte, eta Hondarribian, bederatzi.

Koronabirusa. Covid-19 Koronabirusa. Covid-19

Azken orduetan zenbatutako COVID-19 kasuen berri eman du gaurko txostenean Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Horren arabera, sei positibo hauteman dituzte Irunen eta Hondarribian.  COVID-19agatik kutsatu gehienak, Irunen izan dira, lau. Hondarribian zenbatu dituzte gainontzeko biak.

Nabarmen egin du behera kutsatuen kopuruak atzoko datuekin alderatuta: Irunen, hamar zenbatu zituzten igandeko 00:00ak arte, eta Hondarribian, bederatzi.

Hemen sakatu txostena osorik ikusteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.