2014/3

Marlaxka xake

Xakeko lehen taldeak aurrekoekiko tartea murriztu du eta hobetzen jarraitu nahi du azken jardunaldian

Gipuzkoako xake ligako Ohoreko Mailako Hondarribia-Markaxka A taldeak 1-3 irabazi zuen larunbatean Arrasaten. Laugarren postuan segitzen dute baina bigarrena bi puntura dute. Azken jardunaldian posturen bat igotzen saiatuko dira baina zaila izango dute. Lehen Mailan jaitsierako bi postuak erabakiko dira eta hautagaien artean Marlaxka B dago.

admin

Hondarribiko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Asteburu txarra izan da herriko nagusien mailetako kirol taldeentzat. Futbolean hiru taldeek galdu zuten, Ohorezko Mailakoak eta neskek etxean, Ostadarrekin eta Antigua Luberrirekin, eta Lehen Erregionalekoak Getarian. Eskubaloian, La Bacaladera ere esku hutsik itzuli zen Egiatik eta bigarren postua galdu du.

admin

Fiu fi fiu

admin

La Bacaladerak Egian du gaur igoera fasean sartzeko jokatu beharreko sei finaletatik lehena

Euskal Ligako La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak Egian (Donostia) jokatuko du gaur arratsaldean, liga erregularreko. Joan den asteburuan ozta-ozta liderrarekin galdu eta gero, bigarren tokian jarraitzen dute Javi de la Hazaren mutilek, baina puntu bakarra ateratzen diote orain hirugarrenari. Kiroletik blogean elkarrizketa egin diote Mikel Vazquez jokalariari eta etxeko lehen porrotaz eta taldea egiten ari den denboraldi bikainaz mintzatu da.

admin
Gehiago