Urtezahar gauean Trintxerpeko sutean kaltetu izan zirenen aldeko ekitaldiak egingo dituzte Errenteria-Oreretan datozen egunetan, tartean, Udal Kirol Patronatuak antolatu dituenak. Hilaren 17tik 22ra egingo dituzte jarduera horiek, eta honakoak dira:
- 17tik 22ra Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietan itsulapikoak jarriko dira erabiltzaileek ekarpen ekonomikoak egin ditzaten. Gurutze Gorriak emandakoak dira eltzeitsuak.
- Kirol instalazioen harpidedun ez direnek Kirolkide Ekintzak egitasmoaren barruko jardueretan parte hartu ahal izango dute hiru euro ordainduta. Horren zati bat kaltetuei bideratuko diete.
- Hilaren 22an, Galtzarabordako kiroldegian, bi master class egingo dituzte bost euroko prezioarekin; horren zati bat kaltetuentzat izango da. Lehena 17:00etatik 17:45era izango da, Functional Training saioa hain zuzen; bigarrena, berriz, 17:45ean hasi eta 18:30ean bukatuko da, eta Shban saioa izango da.