Bidasoa Irunek Huesca gainditu behar du salbaziorako bidean
Sagunton jasotako porrotaren ondoren, Artalekun Huescaren bisita izango du gaur arratsaldean Bidasoa Irun eskubaloi taldeak, 19:00etan. Datorren urtean Asobalen jarraitu nahi badute ia nahitaezkoa da gaurko garaipena, baina ez da erraza izango, sailkapeneko laugarren tokian baitago Huesca.
Lehen itzulian partida txukuna egin zuten horiek baina azken partidan etrxeko taldeak ihes egin zuen eta 30-25 nagusitu zitzaien. Huescan erakutsitako jokoa berretsi baina garaipena Irunen geratzea espero du Fernando Bolea bidasoarren entrenatzaileak: “Artalekun eroso jokatzen dugu, intentsitate handiarekin. Borrokan jarraitzea da ideia”.
Sailkapeneko hamalaugarren postuan Valladolid dago, lau puntura, eta talde hori harrapatu behar du Bidasoak salbaziorako eta “Artalekun jokatzeak ematen duen abantaila baliatzea ezinbestekoa” izango da, Bolearen iritziz. Roberto Alvarez bizkarrean min hartuta dago eta ez du Huescaren kontra jokatuko. Gainontzeko jokalari guztiak kantxaratzeko moduan daude.