Gaur goizean abiatu dute Pasai San Pedroko behar soziokulturalak antzemateko parte hartze prozesua. Hilaren 29an bigarren saioa egingo dute eta apirilaren 4an hirugarrena eta azkena. Saio guztietan akta bat jasoko dute eta ondoren akta hori jendaurrean jarriko dute, Pasaiako Udalaren webgunean, saioetara joaterik ez dutenek ekarpenak egiteko modua izan dezaten. Elhuyar taldeko kide Goizargi Oruesagasti izan da bilera gidatzen eta prozesu osoan laguntzen ariko da.
Berrogei lagunetik gora elkartu dira prozesuko lehen bileran