Irungo adinekoak bazterkerian eror ez daitezen programa egingo dute
Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako irundarrak bazterkerian eror ez daitezen programa abian jarri du Irungo Udalak, Gizarte Ongizate sailaren bitartez. Pertsona horiek dituzten beharren berri izatea da egitasmoaren xedea, eta horren arabera udalak abian dituen jarduerak aurkeztea, teleasistentzia zerbitzua, tailerrak, elkarteen jarduerak kasu. Pertsona horiei gutuna bidaliko die udalak, horretan parte hartzeko modua eta informazioa emateko.
Aurten 239 pertsona gehiago daude Irunen 75 urtetik gora izan eta bakarrik bizi direnak, Maite Cruzado Ongizate zinegotziak adierazi duenez. Eta horientzat da egitasmoa. Laguntza lehen aldiz eskatzen dutenen etxera udaleko teknikari bat joango da, adinekoarekin lehen kontaktua izan dezan.
2013an 323 pertsonarekin egin zuen harremana udalak egitasmoaren berri emateko, eta horietatik %19k bat egin zuten.