Gipuzkoako txapela izango du gaur arratsaldean jokoan Madalensoron Oiartzungo Txost taldeko joko garbiko bikote gazteak. Gazte eta Helduen mailetako finalak jokatuko dituzte gaur eta biak herrian izango dira, 17:00etatik aurrera gazteena eta ordubete geroago nagusiena.
Kirol jarunaldia aprobetxatuz, Txosteko jokalari eta entrenatzaile Peio Etxeleku omenduko dute gaur arratsaldean Madalensoron.
Gipuzkoako joko garbiko finalak
- Gazteen Maila: Txost (Ondaro-Leonet)-Zubieta (Bordagarai-Arrillaga). 17:00etan.
- Nagusien Maila: Zubieta (Aizpurua-Aizpurua)-Behar Zana (Mitxelena-Santxez). 18:00etan.