Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Fiu fi fiu

admin
Bidasoa
2014/03/17
Badago lurralde bat non gizakiek txoriek bezala hitz egiten duten. Ez, ez da ipuin baten hasiera, hala izango balitz seguruenik iraganean egongo litzateke esaldia. Ipuinek, sarri, garai bateko gauzez hitz egiten baitigute, galdutako ohitura zaharrez, talde bateko partaideek haien artean erlazionatzeko zituzten moduez, inguruko gauzak interpretatzeko erabiltzen zuten begiradaz. Baina kasu konkretu honetan narrazioa ez da iragan bihurtu, oraina da, sinestezina dirudien arren irla batean gizakiek txoriek bezala hitz egiten baitute, oraindik ere. Kanariar Uharteetara oporretan joatea beti erlazionatu izan dut eguzkipean buelta eta buelta egotearekin, hemen mirari diren egun eguzkitsuez gozatzeko aukera etengabearekin, «Gabonetan Kanarietan egon naiz» kopetan idatzita daramaten urtarrileko beltzaranekin. Nik, bost minutuan hirugarren mailako erredura bat izateko daukadan berezko gaitasun honekin, ez ditut sekula Kanariar Uharteak helmuga turistiko bezala kontsideratu. Kanariar Uharteak berdin eguzkia formula; nire ezjakintasunaren ondorio dela onartzen badut ere, esango nuke bidaia agentziatako iragarkiak, ideia faltsu hori sortzeko orduan, lagungarri izan zaizkidala. Kurioski, Feloche izeneko musikari frantses baten abestia entzutea izan da klixe honen funtsik ezaren inguruan hausnartzera bultzatu nauena. Artistak, txistu hotsak konbinatzen ditu abestietako batean; «zerbait ezberdina eskaintzearen helburu hutsagatik», pentsatu dut hasieran batean. Oker nenbilen. Youtubek bilaketa bat hurrengoarekin kateatzeko gure eskura jartzen duen tentazioari tiraka, El eco del Silbo Gomero izeneko dokumentala klikatu dut. Orduan hasi naiz puzzleko piezak elkartzen. Felochek 7 urte zituela, haren ama Bonifacio Santos izeneko gizon batekin maitemindu zen, Frantziara errefuxiatu modura ihes egindako kanariarra, uharteen autodeterminazio eta independentziaren aldeko mugimendua babesten zuen MPAIC taldeko kidea. Pariseko auzo batean bizi izan ziren hirurak eta Bonifaciok Kanarietako ohiturak erakutsi zizkion Feloche txikiari, baita bere jaioterria ezagutzera eraman ere, Gomera uhartera. Gizakiek txoriak bezala hitz egiten duten lurraldea ezagutu zuen orduan mutikoak, benetako paradisua. Bonifacio 2009. urtean hil zuten, New Yorken, eta Feloch-ek abesti bat idatzi zuen haren omenez, bere amarentzako opari modura. Handik denbora gutxira, espero ez zuen zerbait gertatu zen. Gomeran abestiaren berri izan zuten eta bertako eskoletan lantzen hasi ziren, gaztelerara itzultzen. Zalantza bat sortu zitzaien orduan. Nor zen Bonifacio? Eskola hartako frantseseko irakasleek musikariari idaztea erabaki zuten galdera horri erantzuna emateko helburuarekin. Dokumentala hasi baino ez zen egin. Film labur honetan, Feloche Gomerara itzultzen da eta, haren bitartez, Silbo Gomero izenez ezagutzen den txistu-hizkuntza ezagutu dezakegu, bertako biztanleek haien artean erlazionatzeko duten modura hurbildu gaitezke, eta galtzear dauden ohiturak kontserbatzeari ematen dioten garrantzia senti dezakegu. Irakurri dut Kanarietako gobernuak eskoletan hizkuntza berezi hau belaunaldi berriei erakusteko hautua egin zuela eta, horrez gain, 1999. urtean Kanarietako Ondare Etnografiko deklaratu zuela. Unescok berak, 20 urte beranduago, Gizadiaren Ondare Kultural Ez-Material adierazgarrienen zerrendan sartu zuen. Ondare guztia ez dela ukigarria, eta ukitu ezin daitekeenak balio gutxiago ez duela; Kanarietan horretaz guztiaz ohartu zirelako, ez dituzte ipuinak iraganean kontatzen. Espero dezagun, gure herriko liburutegietan ez dadila sekula modu honetan hasten den istoriorik entzun: «Bazen behin lurralde bat non gizon-emakumeak oihuen bitartez komunikatzen ziren. Oihu berezi hari irrintzi esaten zioten…».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.