Hondakinak gaika biltzeko sistemaren kontrako manifestazioa, Antxon
Atzo arratsean Donibanen eta Antxon abian den hondakinak gaika biltzeko sistemaren kontrako hirugarren manifestazioa egin zuten Antxon. Gure Zumardia plazatik abiatuta hamarnaka pertsonek oihukatu zituzten “atez atekoari ez”, “bosgarren edukiontzia bai”, eta “alkatea dimisioa” bezalako oihuak barrutia
zeharkatzen zuten bitartean. Partaide batzuk txistuak eraman eta erabili zituzten martxan. Manifestazioa hasi zen tokian bukatu zen. Antxoko biztanleez gain, beste barrutietako herritarrak ere izan ziren bertan.