Musikaz betetako asteburua eskainiko du Banakok etzitik aurrera. Ostiralean, Iñigo Muguruzaren Lurra taldeak doinu akustikoak entzungai jarriko ditu (22:00), eta larunbatean, Belladona taldeak agur esateko kontzertua emango du 23:00etan hasita. Lurra laukoteak 2012ko maiatzean aurkeztu zuen izen bereko bere lehen diskoa. Muguruzaz gain, Carlos Zubikoa Sagarroi taldeko baxujotzailea, Ander Larrañaga darbuka eta kajoi jotzailea, eta Ane Garcia abeslaria aritzen dira bertan. Belladonaren azkena Pop doinuak ekoizten dituen Belladona taldeari dagokionez, 2009an ekin zion lehen emanaldiei. Hondarribiko Aitor Etxanizek, Irungo Javi Ferminek eta Emmanuel Losio argentinarrak osatzen dute hirukotea. Bi emanaldiak debalde izango dira.
Gaur inauguratu dute Hondarribiko XVIII. Euskal Liburu eta Disko Azoka, Arrantzale auzoan. Neguko Jardunaldien barruko ekimena da azoka, eta jarduera sorta horren azken ekitaldia izango da. Igandera arte egongo da zabalik, egunero, ondoko ordutegian: goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara. Udalak antolatu du azoka, Euskadiko Liburu Azoken Batzordearen laguntzarekin. Gaur eguerdian aurkeztu dute euskal diskoen eta liburuen topagunea, azokan bertan. Bertan, udaletik, Txomin Sagarzazu Euskara zinegotzia eta Karmelo Goikoetxea Euskara teknikaria izan dira. Azoken batzordeko Asier Muniategi ere izan da hasierako ekitaldian, iazko azokan liburu gehien saldu zuen egilearekin batera: Fermin Etxegoienen Autokarabana liburuak izan zuen erosleen artean arrakasta gehien, eta horregatik, Baluartea irudikatzen duen saria eman zioten Etxegoieni udaleko kideek. Sagarzazuk nabarmendu du erosleek aukeratzeko eskaintza handia izango dutela, eta bertan egiten ari diren lanengatik azokaren neurria txikitu bada ere, “euskal liburu eta diskogintzaren aldeko udalaren apustua” irmoa dela. %10eko beherapena Asier Muniategiren arabera, Hondarribiko azokan erosketak egiten dituztenek %10eko beherapena izango dute ordaintzeko garaian. “Gainera, joan den astean Durangoko Azokan izan ziren hainbat produktu erosteko aukera bikaina da, deskontuarekin gainera”, zehaztu du Muniategik. Besteak beste, Ruper Ordorikaren, Gatiburen edo Betagarriren diskoak daude azokan, baita Kirmen Uriberen, Bernardo Atxagaren edo Anjel Lertxundiren azken liburuak ere.
Judas Arrieta artista hondarribiarrak sormenaren bidean bere hogeigarren urteurrena beteko du datorren urtean, eta hori ospatzeko helburuarekin, zenbait ekimen prestatzen ari da. Horien artean, Show Room–Art Outlet estudio bat egokituko du Irunen abe...
Efe agentziaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak espedientea ireki dio Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxeari, eta aintzat hartu du Igualdad Animal taldeak uztailean egindako salaketa. Oiartzungo Momotegi etxaldeko ahateek tratu txarrak jas...
17 urterekin hasi zen kenpoan Martinez, eta Oiartzunen hainbat urte daramatza dagoeneko eskolak jasotzen, eta ematen. Pilar Martinez (Donostia, 1962) kenpo ikaslea eta irakaslea da. Gerriko beltzeko bosgarren dan-a homologatu berri diote Espainiako Estatuan. Maila hori lortu duen lehen emakumea da Espainian, eta lehena mundu mailan, kenpo kai eskolaren barruan. Nola iritsi zara bosgarren dan-a lortzera? Kenpo kaiko dan-a 2010ean lortu nuen Japonian. Kenpo kai kenpo eskola bat da. Eskola hori, estatu mailan, Karate Federazioan dago sartuta, erlazionatutako diziplina gisa. Departamentu horrek kenpo eskola ezberdinak ditu bere barruan. Kirol Batzorde Nagusiak, estatu mailan horrek ere, pauta eta kalitate irizpide batzuk markatzen ditu, denek bete behar ditugunak gradu hori ofizial egiteko. Normalean beti da gradu altuagoa eskolan lortzen dena, departamentuan baino. Azterketak oso zailak baitira. Beraz, duela bi urte lortu zenuen dan-a Japonian, eta orain Espainiako Estatuan onartzea lortu duzu? Bai, homologazio bat da. Ez neukan inongo obligaziorik homologatzeko. Laugarren dan-a banuen, eta kirol teknikari titulua, bigarren mailakoa. Maila gorenean nengoen, baina egin nahi nuen. Horrenbeste kostatu zaidan gradu hori onartzea nahi nuen, diploma ofizial batekin. Erronka pertsonala zen. Espainiako Estatuan hori lortu duen lehen emakumea zara. Hori da, ez dago besterik. Eta mundu mailan? Ezberdina da, herrialde bakoitzak bere baldintzak [...]
Bertha Gaztelumendi irundarrak zuzenduriko Mariposas en el hierro dokumentala eskainiko dute ostiralean Itsas Etxeko Auditoriumean, 20:00etan. Filmaren emanaldiaren ondoren mahai-ingurua egingo dute Itsas Etxean bertan. Han izango da Tamara Muruetagoie...
Irungo Kirolaren Gala egin zuten herenegun arratsean Amaia Kultur Zentroan. 2012ko hiriko kirolari onenen saria Teresa Errandonea atletak eta Ander Elosegi piraguistak jaso zituzten, eta talde onenaren oroigarria Leka Eneari eman zioten. Horrez gain, Londreseko Olinpiar Jokoetan izandako Julen Aginagalde eskubaloi jokalaria eta Kako Aranburu tiratzailea ere gogoan izan zituzten galan, baita Irungo harrobiko futbol taldeak ere
Gabonei begira jarri dira Irungo dendak. Herritarrek hirian erosketak egiteko eta aisia tarteak baliatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte udalarekin elkarlanean, Zatoz Irunera, zinema Gabonak ospatzera leloarekin. Hala, 300 saltokik bat egin dute ekimenarekin, eta dekorazio komuna jartzeaz gain, sariak emango dizkiete bezeroei. Horri guztiari Gabonetako egitarau berezia erantsi behar zaio, udalak jarritako kaleko argiak tartean: “Hiria girotuko dute, era jasangarrian”. Atzo abiatu zuten Gabonetako kanpaina 300 denda horiek. Komertzioen atarian alfonbra gorriak jarri dituzte, Gabonetako pinua, eta binilozko gaiak. Herenegun egin zuten ekimenen aurkezpena, eta Jose Antonio Santano alkateak azaldu zuen tokiko ekonomiarentzat data esanguratsuak direla, “horregatik, komertzioa dinamizatu behar da, herritarrek bertan erosketak egin ditzaten”. Mugan elkarteko Jose Antonio Bermudezek esan zuen kalean giroa egotea garrantzitsua dela, eta horrek ekarriko duela hiritarrek bertan erosketak egitea. Hartara, Mugan elkarteko bazkideez gain, MercaIruneko, Uranzuko azokako, eta Mendibil merkataritza guneko dendek ere bat egin dute kanpainarekin. Dibulitoon-en azken lana Kanpainaren barruan zinemarekin eta aisiarekin harremana duten zozketak egingo dituzte dendetan. Batetik, Ficoban jarriko duten Gabonetako Haur Parkerako 500 sarrera banatuko dituzte: hilaren 22tik urtarrilaren 4ra zabalduko dute, 15:00etatik 20:00etara. Bestetik, Dibulitoon Studios ekoiztetxe irundarraren azken lana ikusteko 1.000 sarrera emango dituzte. El corazón del roble (Haritzaren bihotza) izena du marrazki bizidun lan [...]
Sur de China –Txina hegoaldea– ikus-entzunezko lanaren emanaldia antolatu du udalak biharko, Zure Abenturaren Bila programaren baitan. Iñaki Capeotxiki argazkilari eta egileak aurkeztuko du dokumentala Amaia KZn, 19:30ean. Egileak Yunnan, Gizhou eta Guangxi probintzietan barrena egindako bidaia aurkeztuko du, Hong Kong hirian bukatzeko. Txina hegoaldeko Kunmming hiritik hasita, pixkanaka iparralderantz abiatzen da, Xi Shan, Weishan, Dali, Lijiang eta Tigrearen Arroilak bisitatuz. Hala, Zhongdianera (garai bateko Shangri ospetsua) iritsiko da, Tibet inguruko mendietan. Guizhou probintzian, berriz, paisaia karstiko ugari bisitatuko ditu, miao eta dong etnietako landatarren artean murgilduz. Guillinen, Li ibaian barrena nabigatuko du, ibaitik bertatik sortu eta azaleratzen diren landarediz estalitako pinakuluen erditik zeharkatuz. Bukatzeko, Canton eta Hong Kong hiriak bisitatuko ditu.
Larunbatean urteko azken partida jokatuko du etxean Bidasoa-Irun eskubaloi taldeak. Multzoko talde indartsuena izango du bisitari, Bartzelona B, eta katalanen aurka iaz bete ziren bezala, Artalekuko harmailetako eserleku bat bera ere hutsik ez geratzea nahi dute klubetik. Kirol arlotik duen erakargarritasunaz gain, larunbateko lehiak beste osagarri batzuk izango ditu, haien artean Borja Burguete jokalariari egingo dioten omenaldia. Hori eta beste berrikuntzak aurreratu zituzten atzo goizean Artalekun. Iaz bezala, urtea bukatzeko Irungo eskubaloi taldeak elkartasun keinu bat egingo du, eta Caritasekin batera, Kilo operazioa abiatuko dute, Jose Angel Sodupe presidenteak azaldu zuen bezala. “Gauden bezala egonda denek ezin dute modu berean Gabonetaz gozatu, eta horregatik, Bartzelonaren aurkako partidako ikusleei eskatzen diegu galkorrak ez diren elikagaiak ekartzeko, behar dutenen artean banatzeko”. Zerbait eramaten duen bakoitzari zozketa baterako zenbaki bat emango diote eta atsedenaldian Bidasoa taldeko produktuen sorta bat zozkatuko dute. Hori ez da egingo duten zozketa bakarra. Izan ere, Bidasoaren babesle den Oiarzabal Perfumeria dendaren produktuak zozkatuko dituztela gaineratu zuen Sodupek: “Aspaldi esan ziguten asmo hori zutela eta larunbateko partida egokiena da, urteko azkena delako, Gabonak datozelako eta jende asko espero dugulako”. 2012ko azken partidarako antolatuko dituzten ekintzez gain, Bartzelonaren aurkako garaipena eskaini nahi diete zaleei, baina Salva Pombar kirol arloko zuzendaritzako [...]
Abenduaren 14tik urtarrilaren 4ra: Olentzero eta jaiotzen erakusketa Amaia KZn. Asteartetik larunbatera, 16:00etik 20:00ak bitarte; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. Abenduak 16: Jose Luis Barrioren omenezko gabonetako kontzertua Amaia KZn (19:00). Luis Mariano Lirika elkarteak eta Ametsa abesbatzak antolatuta. Abenduaren 20tik urtarrilaren 4ra: Topoaren 100 urteak gabonetako erakusketa Adif-eko nazioarteko atarian, 18:00etatik 20:00etara. Bidasotarra 7101 Trenbidearen Lagunak elkarteak antolatuta. Abenduak 21: San Tomas azoka Moskun, 09:30etik abiatuta. Abenduak 22: Atzokoak taldearen musika emanaldia Amaia KZn (20:00) Musika Kontserbatorioko orkestraren parte hartzearekin. Sarrera gonbidapenarekin. Abenduak 23: Irun Hiria Musika Bandaren partaide gazteen kontzertua, Amaia KZn, 12:00etan. Abenduak 24: Olentzeroren ongietorria 17:30ean Artalekuko aparkalekutik abiatuta, kale Nagusia, Foru kalea eta Colon ibilbidea zeharkatuko ditu Zabaltza plazaraino. Ondoren, 18:00etatik 20:30era umeen gutunak jasoko ditu Olentzerok San Juan plazan. 19:00etan, gabon kanten jaialdiari hasiera emango diote, San Juan plazan bertan. Abenduak 26: Haritzaren bihotza marrazki bizidunen filmaren euskarazko emanaldia Amaia KZn, 17:00etan. Sarrera gonbidapenarekin edota zozketako txartelekin. Abenduak 29: VII. Break Lehiaketa Amaia KZn, 17:00etan. Urtarrilaren 3a: El corazon del roble –Haritzaren bihotza– filmaren gaztelerazko emanaldia, Amaia KZn, 17:00etan. Sarrera gonbidapenarekin edota zozketako txartelekin. Urtarrilak 4: Errege Magoen gutun bilketa Irungo udaletxean, 16:00ak eta 20:00ak bitartean. Urtarrilak 5: Errege Magoen desfilea Hondarribia kaletik abiatuta (18:30) udaletxeraino. Ondoren, [...]
Urteko azken asteetan sartuta, hainbat korrikalari San Silbestre lasterketarako prestatzen ariko dira. Errenteria-Oreretan egingo dutenek aurten izango diren aldaketak kontuan hartu beharko dituzte, EAT Errenteriako Atletismo Taldeak azaldu duenez. Nagusiena, ibilbidean aurki daiteke, bikoizketak saihesteko asmoz, zertxobait moldatu baitute bidea. Gazte, heldu eta beteranoen ibilbideak zazpi kilometro izango ditu —iaz 7,225 izan ziren—, eta bi buelta eman beharko dizkiote korrikalariek honako ibilbide honi: Zumardia, Galizia biribilgunea, Alfontso XI, Biteri kalea, Koldo Mitxelena plaza, Madalen kalea, udaletxea, Santa Klara, bidegorria, Fanderia, zubia pasatu eta Gabierrotara, Matxain eta Zumardia. Haurrek —benjamin, alebin, haur eta kadeteek—, ohiko ibilbidea edukiko dute, eta kilometro bateko distantzia izango dute. Nafarroa etorbidea, Alfontso XI, Biteri kalea, Biteri Txiki, Andra Mari, Herriko plaza, Erdiko kalea, Santa Klara eta Zumardia. Muga: 750 dortsal Helduek parte hartzeko lasterketaren eguna baino lehen eman beharko dute izena, EATen webgunean: www.atleticorenteria.com, eta epe muga hilaren 29a izango da. Egunean bertan, beraz, ez da izena emateko aukerarik izango. Izena ematearekin batera 10 euro ordaindu behar dira. Antolakuntzak 750 dortsal aterako ditu. Haurrek, berriz, izena emateko Eskola Kiroleko koordinatzailearen bitartez egin beharko dute, edo egunean bertan 15:30etik 16:15era, udaletxeko arkupeetan. Inola ere ez, webgunearen bitartez, eta dohainik izango da eurentzat izen ematea. Euren kasuan, gainera, [...]