Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Liburu eta disko azoka, igandera arte

Gaur inauguratu dute Hondarribiko XVIII. Euskal Liburu eta Disko Azoka, Arrantzale auzoan. Neguko Jardunaldien barruko ekimena da azoka, eta jarduera sorta horren azken ekitaldia izango da. Igandera arte egongo da zabalik, egunero, ondoko ordutegian: goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara. Udalak antolatu du azoka, Euskadiko Liburu Azoken Batzordearen laguntzarekin. Gaur eguerdian aurkeztu dute euskal diskoen eta liburuen topagunea, azokan bertan. Bertan, udaletik, Txomin Sagarzazu Euskara zinegotzia eta Karmelo Goikoetxea Euskara teknikaria izan dira. Azoken batzordeko Asier Muniategi ere izan da hasierako ekitaldian, iazko azokan liburu gehien saldu zuen egilearekin batera: Fermin Etxegoienen Autokarabana liburuak izan zuen erosleen artean arrakasta gehien, eta horregatik, Baluartea irudikatzen duen saria eman zioten Etxegoieni udaleko kideek. Sagarzazuk nabarmendu du erosleek aukeratzeko eskaintza handia izango dutela, eta bertan egiten ari diren lanengatik azokaren neurria txikitu bada ere, “euskal liburu eta diskogintzaren aldeko udalaren apustua” irmoa dela. %10eko beherapena Asier Muniategiren arabera, Hondarribiko azokan erosketak egiten dituztenek %10eko beherapena izango dute ordaintzeko garaian. “Gainera, joan den astean Durangoko Azokan izan ziren hainbat produktu erosteko aukera bikaina da, deskontuarekin gainera”, zehaztu du Muniategik. Besteak beste, Ruper Ordorikaren, Gatiburen edo Betagarriren diskoak daude azokan, baita Kirmen Uriberen, Bernardo Atxagaren edo Anjel Lertxundiren azken liburuak ere.

admin
Bidasoa
2012/12/12
Liburu eta diska azoka

Ezker eskuin, Goikoetxea, Muniategi, Etxegoien eta Sagarzazu

Gaur inauguratu dute Hondarribiko XVIII. Euskal Liburu eta Disko Azoka, Arrantzale auzoan. Neguko Jardunaldien barruko ekimena da azoka, eta jarduera sorta horren azken ekitaldia izango da. Igandera arte egongo da zabalik, egunero, ondoko ordutegian: goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara. Udalak antolatu du azoka, Euskadiko Liburu Azoken Batzordearen laguntzarekin.

Gaur eguerdian aurkeztu dute euskal diskoen eta liburuen topagunea, azokan bertan. Bertan, udaletik, Txomin Sagarzazu Euskara zinegotzia eta Karmelo Goikoetxea Euskara teknikaria izan dira. Azoken batzordeko Asier Muniategi ere izan da hasierako ekitaldian, iazko azokan liburu gehien saldu zuen egilearekin batera: Fermin Etxegoienen Autokarabana liburuak izan zuen erosleen artean arrakasta gehien, eta horregatik, Baluartea irudikatzen duen saria eman zioten Etxegoieni udaleko kideek.

Sagarzazuk nabarmendu du erosleek aukeratzeko eskaintza handia izango dutela, eta bertan egiten ari diren lanengatik azokaren neurria txikitu bada ere, “euskal liburu eta diskogintzaren aldeko udalaren apustua” irmoa dela.

%10eko beherapena
Asier Muniategiren arabera, Hondarribiko azokan erosketak egiten dituztenek %10eko beherapena izango dute ordaintzeko garaian. “Gainera, joan den astean Durangoko Azokan izan ziren hainbat produktu erosteko aukera bikaina da, deskontuarekin gainera”, zehaztu du Muniategik.

Besteak beste, Ruper Ordorikaren, Gatiburen edo Betagarriren diskoak daude azokan, baita Kirmen Uriberen, Bernardo Atxagaren edo Anjel Lertxundiren azken liburuak ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.