Aldaketak izango dira ibilbidean aurtengo San Silbestre lasterketan
Urteko azken asteetan sartuta, hainbat korrikalari San Silbestre lasterketarako prestatzen ariko dira. Errenteria-Oreretan egingo dutenek aurten izango diren aldaketak kontuan hartu beharko dituzte, EAT Errenteriako Atletismo Taldeak azaldu duenez. Nagusiena, ibilbidean aurki daiteke, bikoizketak saihesteko asmoz, zertxobait moldatu baitute bidea. Gazte, heldu eta beteranoen ibilbideak zazpi kilometro izango ditu —iaz 7,225 izan ziren—, eta bi buelta eman beharko dizkiote korrikalariek honako ibilbide honi: Zumardia, Galizia biribilgunea, Alfontso XI, Biteri kalea, Koldo Mitxelena plaza, Madalen kalea, udaletxea, Santa Klara, bidegorria, Fanderia, zubia pasatu eta Gabierrotara, Matxain eta Zumardia. Haurrek —benjamin, alebin, haur eta kadeteek—, ohiko ibilbidea edukiko dute, eta kilometro bateko distantzia izango dute. Nafarroa etorbidea, Alfontso XI, Biteri kalea, Biteri Txiki, Andra Mari, Herriko plaza, Erdiko kalea, Santa Klara eta Zumardia. Muga: 750 dortsal Helduek parte hartzeko lasterketaren eguna baino lehen eman beharko dute izena, EATen webgunean: www.atleticorenteria.com, eta epe muga hilaren 29a izango da. Egunean bertan, beraz, ez da izena emateko aukerarik izango. Izena ematearekin batera 10 euro ordaindu behar dira. Antolakuntzak 750 dortsal aterako ditu. Haurrek, berriz, izena emateko Eskola Kiroleko koordinatzailearen bitartez egin beharko dute, edo egunean bertan 15:30etik 16:15era, udaletxeko arkupeetan. Inola ere ez, webgunearen bitartez, eta dohainik izango da eurentzat izen ematea. Euren kasuan, gainera, [...]
Urteko azken asteetan sartuta, hainbat korrikalari San Silbestre lasterketarako prestatzen ariko dira. Errenteria-Oreretan egingo dutenek aurten izango diren aldaketak kontuan hartu beharko dituzte, EAT Errenteriako Atletismo Taldeak azaldu duenez. Nagusiena, ibilbidean aurki daiteke, bikoizketak saihesteko asmoz, zertxobait moldatu baitute bidea.
Gazte, heldu eta beteranoen ibilbideak zazpi kilometro izango ditu —iaz 7,225 izan ziren—, eta bi buelta eman beharko dizkiote korrikalariek honako ibilbide honi: Zumardia, Galizia biribilgunea, Alfontso XI, Biteri kalea, Koldo Mitxelena plaza, Madalen kalea, udaletxea, Santa Klara, bidegorria, Fanderia, zubia pasatu eta Gabierrotara, Matxain eta Zumardia.
Haurrek —benjamin, alebin, haur eta kadeteek—, ohiko ibilbidea edukiko dute, eta kilometro bateko distantzia izango dute. Nafarroa etorbidea, Alfontso XI, Biteri kalea, Biteri Txiki, Andra Mari, Herriko plaza, Erdiko kalea, Santa Klara eta Zumardia.
Muga: 750 dortsal
Helduek parte hartzeko lasterketaren eguna baino lehen eman beharko dute izena, EATen webgunean: www.atleticorenteria.com, eta epe muga hilaren 29a izango da. Egunean bertan, beraz, ez da izena emateko aukerarik izango. Izena ematearekin batera 10 euro ordaindu behar dira. Antolakuntzak 750 dortsal aterako ditu.
Haurrek, berriz, izena emateko Eskola Kiroleko koordinatzailearen bitartez egin beharko dute, edo egunean bertan 15:30etik 16:15era, udaletxeko arkupeetan. Inola ere ez, webgunearen bitartez, eta dohainik izango da eurentzat izen ematea. Euren kasuan, gainera, partaideen kopurua ez da mugatuta egongo.
Lasterketaren aurreko egunean dortsala eta txipa jaso beharko dira Galtzarabordako kiroldegian (10:00etatik 14:00etara) edo udaletxean (15:30etik 16:45era). Lasterketa bukatutakoan txipa entregatu beharko da.