San Tomas Azoka larunbatean egingo dute Beraunen
San Tomas Eguna ostiralean izango da, baina herriko zenbait auzo elkartetan aurreko asteburura aurreratzen dute, Beraunen, esate baterako. Hala, larunbatean egingo dute San Tomas Azoka. Goizean goizetik baserriko produktuen erakusketa izango da, eta an...
San Tomas Eguna ostiralean izango da, baina herriko zenbait auzo elkartetan aurreko asteburura aurreratzen dute, Beraunen, esate baterako. Hala, larunbatean egingo dute San Tomas Azoka.
Goizean goizetik baserriko produktuen erakusketa izango da, eta animaliak ere ikusteko aukera izango da. Horrez gain, baserriko produktuak erosi ere egin ahal izango dira, eta era berean, baita tripa bete ere: txistorra pintxoak eta ogitartekoak egingo dituzte etengabe. Beraungo auzo elkarteak antolatu du azoka.
Agustinetan, igandean
Beraun ez da izango San Tomas Eguna aurreratuko duen auzo bakarra. Agustinetan ere igandean ospatuko dute. Hala, 11:00etatik aurrera, azokatxoa egongo da animaliekin, eta baserriko produktuak ere erosteko aukera izango da. Jateko eta edateko berriz, txistorra, odolkia eta sagardoa ez dira faltako.

