Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Alfonbra gorria jarri dute

Gabonei begira jarri dira Irungo dendak. Herritarrek hirian erosketak egiteko eta aisia tarteak baliatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte udalarekin elkarlanean, Zatoz Irunera, zinema Gabonak ospatzera leloarekin. Hala, 300 saltokik bat egin dute ekimenarekin, eta dekorazio komuna jartzeaz gain, sariak emango dizkiete bezeroei. Horri guztiari Gabonetako egitarau berezia erantsi behar zaio, udalak jarritako kaleko argiak tartean: “Hiria girotuko dute, era jasangarrian”. Atzo abiatu zuten Gabonetako kanpaina 300 denda horiek. Komertzioen atarian alfonbra gorriak jarri dituzte, Gabonetako pinua, eta binilozko gaiak. Herenegun egin zuten ekimenen aurkezpena, eta Jose Antonio Santano alkateak azaldu zuen tokiko ekonomiarentzat data esanguratsuak direla, “horregatik, komertzioa dinamizatu behar da, herritarrek bertan erosketak egin ditzaten”. Mugan elkarteko Jose Antonio Bermudezek esan zuen kalean giroa egotea garrantzitsua dela, eta horrek ekarriko duela hiritarrek bertan erosketak egitea. Hartara, Mugan elkarteko bazkideez gain, MercaIruneko, Uranzuko azokako, eta Mendibil merkataritza guneko dendek ere bat egin dute kanpainarekin. Dibulitoon-en azken lana Kanpainaren barruan zinemarekin eta aisiarekin harremana duten zozketak egingo dituzte dendetan. Batetik, Ficoban jarriko duten Gabonetako Haur Parkerako 500 sarrera banatuko dituzte: hilaren 22tik urtarrilaren 4ra zabalduko dute, 15:00etatik 20:00etara. Bestetik, Dibulitoon Studios ekoiztetxe irundarraren azken lana ikusteko 1.000 sarrera emango dituzte. El corazón del roble (Haritzaren bihotza) izena du marrazki bizidun lan [...]

admin
Bidasoa
2012/12/12
Hiriko dendetako hainbat ordezkari Irungo Udaleko kideekin, ekimenak aurkezten

Hiriko dendetako hainbat ordezkari Irungo Udaleko kideekin, ekimenak aurkezten

Gabonei begira jarri dira Irungo dendak. Herritarrek hirian erosketak egiteko eta aisia tarteak baliatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte udalarekin elkarlanean, Zatoz Irunera, zinema Gabonak ospatzera leloarekin. Hala, 300 saltokik bat egin dute ekimenarekin, eta dekorazio komuna jartzeaz gain, sariak emango dizkiete bezeroei. Horri guztiari Gabonetako egitarau berezia erantsi behar zaio, udalak jarritako kaleko argiak tartean: “Hiria girotuko dute, era jasangarrian”.

Atzo abiatu zuten Gabonetako kanpaina 300 denda horiek. Komertzioen atarian alfonbra gorriak jarri dituzte, Gabonetako pinua, eta binilozko gaiak. Herenegun egin zuten ekimenen aurkezpena, eta Jose Antonio Santano alkateak azaldu zuen tokiko ekonomiarentzat data esanguratsuak direla, “horregatik, komertzioa dinamizatu behar da, herritarrek bertan erosketak egin ditzaten”.

Mugan elkarteko Jose Antonio Bermudezek esan zuen kalean giroa egotea garrantzitsua dela, eta horrek ekarriko duela hiritarrek bertan erosketak egitea. Hartara, Mugan elkarteko bazkideez gain, MercaIruneko, Uranzuko azokako, eta Mendibil merkataritza guneko dendek ere bat egin dute kanpainarekin.

Dibulitoon-en azken lana
Kanpainaren barruan zinemarekin eta aisiarekin harremana duten zozketak egingo dituzte dendetan. Batetik, Ficoban jarriko duten Gabonetako Haur Parkerako 500 sarrera banatuko dituzte: hilaren 22tik urtarrilaren 4ra zabalduko dute, 15:00etatik 20:00etara.

Bestetik, Dibulitoon Studios ekoiztetxe irundarraren azken lana ikusteko 1.000 sarrera emango dituzte. El corazón del roble (Haritzaren bihotza) izena du marrazki bizidun lan horrek, eta Goya sarietarako hautagaia da, zortzi arlotan.

Bestalde, Oiassok ere haurrentzat tailer bereziak antolatu ditu Gabonetarako.

Hortaz, herriko dendek eta bestelako eragileek urratsa egin dute. Orain herritarrek erantzutea falta da.

Gabonetako egitaraua hemen.


Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.