Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Herriko San Tomas jaia, Txerri Eguna, igande honetan egingo dute

10:30etik aurrera artisau azoka izango da plazan; Ttur-tturrek Liburu eta Disko Azoka ere antolatu du Urtea bukatzearekin batera, ohiko bihurtu diren bi hitzordu antolatu ditu Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, udalarekin elkarlanean: Txerri Eguna, eta Liburu eta Disko Azoka. Lehena, igandean ospatuko dute, ohi bezala, San Tomas Egunaren aurreko igandean. Artisau erakusketa antolatu du Ttur-tturrek iganderako. 34 postutan, denetarik aurkitzeko tartea izango dute plazara hurbiltzen direnek, 10:30etik aurrera: gazta, barazki eta fruta ekologikoak, taloak, ukenduak, bitxiak, egurrezko tailak, oihalezko txotxongiloak, arropa… Jateko eta edateko aukera gehiago ere izango da herriko ikastetxeetako ikasleei esker. Postuak jarriko dituzte helduenek, euren ikasbidaietarako dirua lortzeko asmoz. Oiartzun Irratiak saio berezia egingo du azokaren harira. 11:00etatik aurrera entzun ahal izango dute hurbildu ezin eta interesa dutenek, FM107an edo www.oiartzunirratia.org webgunean. 13:00etan, azokako produktuen sorta bat zozkatuko dute. Txerri Egunean parte hartzeko deia ez ezik, baserritarrez janzteko deia egin du Ttur-tturrek: «Urtero bezala, sortuko den giro beroari berezitasuna emateko». Azoka, etzitik aurrera Liburu eta Disko Azoka, etzi zabalduko dute udaletxeko areto nagusian. Hilaren 24ra arte bisitatu ahal izango da, honako ordutegian: 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Honako egunetan, baina, itxita egongo da: hilaren 15ean goizean; hilaren 16an, 19an eta 24an arratsaldean, eta hilaren 21ean eta 23an egun osoz. [...]

admin
Bidasoa
2012/12/12

10:30etik aurrera artisau azoka izango da plazan; Ttur-tturrek Liburu eta Disko Azoka ere antolatu du

Urtea bukatzearekin batera, ohiko bihurtu diren bi hitzordu antolatu ditu Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, udalarekin elkarlanean: Txerri Eguna, eta Liburu eta Disko Azoka. Lehena, igandean ospatuko dute, ohi bezala, San Tomas Egunaren aurreko igandean.

Artisau erakusketa antolatu du Ttur-tturrek iganderako. 34 postutan, denetarik aurkitzeko tartea izango dute plazara hurbiltzen direnek, 10:30etik aurrera: gazta, barazki eta fruta ekologikoak, taloak, ukenduak, bitxiak, egurrezko tailak, oihalezko txotxongiloak, arropa…

Jateko eta edateko aukera gehiago ere izango da herriko ikastetxeetako ikasleei esker. Postuak jarriko dituzte helduenek, euren ikasbidaietarako dirua lortzeko asmoz.

Oiartzun Irratiak saio berezia egingo du azokaren harira. 11:00etatik aurrera entzun ahal izango dute hurbildu ezin eta interesa dutenek, FM107an edo www.oiartzunirratia.org webgunean. 13:00etan, azokako produktuen sorta bat zozkatuko dute.

Txerri Egunean parte hartzeko deia ez ezik, baserritarrez janzteko deia egin du Ttur-tturrek: «Urtero bezala, sortuko den giro beroari berezitasuna emateko».

Azoka, etzitik aurrera
Liburu eta Disko Azoka, etzi zabalduko dute udaletxeko areto nagusian. Hilaren 24ra arte bisitatu ahal izango da, honako ordutegian: 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Honako egunetan, baina, itxita egongo da: hilaren 15ean goizean; hilaren 16an, 19an eta 24an arratsaldean, eta hilaren 21ean eta 23an egun osoz.

Irakurzaletasuna, euskara irakurtzera eta euskarazko musika entzutera bultzatzea, euskarazko liburugintza sustatzea, euskarazko musika ezagutaraztea, eta liburugintza eta diskogintza herrira hurbiltzea dira azokaren helburuak.

Azokaz gain, beste hainbat ekitaldi antolatu ditu Ttur-tturrek egun horietarako (behean).

Egitaraua

Liburu eta Disko Azoka

  • Etzi, ostirala. Ilunabar literarioa. Idazle Eskolakoen eta herriko idazleen eta musikarien eskutik, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian.
  • Etzidamu, larunbata. Beira taldearen emanaldia, 19:30ean, Amazkar tabernan.
  • Hilak 16, igandea. Ipuin Berri on, Urte Zahar! Maite Frankoren ipuin kontaketa, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian.
  • Hilak 22, larunbata. Txondorra oiartzuarren baitan bideo emanaldia, 16:30etik aurrera, Arditurrin.
  • Hilak 23, igandea. Hura ez da lekua antzezlana, Metrokoadrokaren eskutik. 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
  • Hilak 28, ostirala. Erramun Martikorenaren eta Mikel Markezen kontzertua, 22:30ean, udaletxeko areto nagusian.
  • Azoka. Etzitik hilaren 24ra arte, udaletxeko areto nagusian.

Txerri Eguna, hilak 16

  • 10:30ean. Artisau azoka zabalduko dute. 34 artisauren postuak egongo dira bertan: gazta, barazki eta fruta ekologikoak, taloak, ukenduak…
  • 11:00etan. Oiartzun Irratiaren zuzeneko saioaren hasiera.
  • 13:00etan. Azokako produktuen zozketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.