Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

«Estatuan eta nire eskolan, 5. dan-a lortu duen lehena izan naiz»

17 urterekin hasi zen kenpoan Martinez, eta Oiartzunen hainbat urte daramatza dagoeneko eskolak jasotzen, eta ematen. Pilar Martinez (Donostia, 1962) kenpo ikaslea eta irakaslea da. Gerriko beltzeko bosgarren dan-a homologatu berri diote Espainiako Estatuan. Maila hori lortu duen lehen emakumea da Espainian, eta lehena mundu mailan, kenpo kai eskolaren barruan. Nola iritsi zara bosgarren dan-a lortzera? Kenpo kaiko dan-a 2010ean lortu nuen Japonian. Kenpo kai kenpo eskola bat da. Eskola hori, estatu mailan, Karate Federazioan dago sartuta, erlazionatutako diziplina gisa. Departamentu horrek kenpo eskola ezberdinak ditu bere barruan. Kirol Batzorde Nagusiak, estatu mailan horrek ere, pauta eta kalitate irizpide batzuk markatzen ditu, denek bete behar ditugunak gradu hori ofizial egiteko. Normalean beti da gradu altuagoa eskolan lortzen dena, departamentuan baino. Azterketak oso zailak baitira. Beraz, duela bi urte lortu zenuen dan-a Japonian, eta orain Espainiako Estatuan onartzea lortu duzu? Bai, homologazio bat da. Ez neukan inongo obligaziorik homologatzeko. Laugarren dan-a banuen, eta kirol teknikari titulua, bigarren mailakoa. Maila gorenean nengoen, baina egin nahi nuen. Horrenbeste kostatu zaidan gradu hori onartzea nahi nuen, diploma ofizial batekin. Erronka pertsonala zen. Espainiako Estatuan hori lortu duen lehen emakumea zara. Hori da, ez dago besterik. Eta mundu mailan? Ezberdina da, herrialde bakoitzak bere baldintzak [...]

admin
Bidasoa
2012/12/12

17 urterekin hasi zen kenpoan Martinez, eta Oiartzunen hainbat urte daramatza dagoeneko eskolak jasotzen, eta ematen.

Pilar Martinez (Donostia, 1962) kenpo ikaslea eta irakaslea da. Gerriko beltzeko bosgarren dan-a homologatu berri diote Espainiako Estatuan. Maila hori lortu duen lehen emakumea da Espainian, eta lehena mundu mailan, kenpo kai eskolaren barruan.

Nola iritsi zara bosgarren dan-a lortzera?
Kenpo kaiko dan-a 2010ean lortu nuen Japonian. Kenpo kai kenpo eskola bat da. Eskola hori, estatu mailan, Karate Federazioan dago sartuta, erlazionatutako diziplina gisa. Departamentu horrek kenpo eskola ezberdinak ditu bere barruan. Kirol Batzorde Nagusiak, estatu mailan horrek ere, pauta eta kalitate irizpide batzuk markatzen ditu, denek bete behar ditugunak gradu hori ofizial egiteko. Normalean beti da gradu altuagoa eskolan lortzen dena, departamentuan baino. Azterketak oso zailak baitira.

Beraz, duela bi urte lortu zenuen dan-a Japonian, eta orain Espainiako Estatuan onartzea lortu duzu?
Bai, homologazio bat da. Ez neukan inongo obligaziorik homologatzeko. Laugarren dan-a banuen, eta kirol teknikari titulua, bigarren mailakoa. Maila gorenean nengoen, baina egin nahi nuen. Horrenbeste kostatu zaidan gradu hori onartzea nahi nuen, diploma ofizial batekin. Erronka pertsonala zen.

Espainiako Estatuan hori lortu duen lehen emakumea zara.
Hori da, ez dago besterik.

Eta mundu mailan?
Ezberdina da, herrialde bakoitzak bere baldintzak eta irizpideak dituelako. Duela gutxira arte ez nekien Espainiako Estatuan bakarra nintzela ere. Kenpo kai eskolan, hori bai, munduan bakarra naiz 5. dan-a duena. Beraz, Espainiako Estatuan eta nire eskolan, 5. dan-a duen lehena naiz.

Erraz esaten da hori.
Baina ez da. Zortea eduki dut. Etxean asko lagundu eta animatu naute. Nire semea, 15 egun zituela, dagoeneko tatami batean zegoen nirekin. Jarraitzeko aukera izan dut, entrenatzeko.

Eta aparte lana egiten duzu?
Bai. Azkenean beti zerbait utzi behar izaten duzu, eta nire kasuan etxearen distira da [barre egin du].

Zenbat urterekin hasi zinen kenpoan?
17rekin. Beti egin nahi izan nuen zerbait zen. Beti gustatu izan zaizkit borroka arteak, daukaten diziplina, entrenatzeko modua, partaideak tratatzeko modua [ez dago bazterkeriarik]… Egia da oso emakume gutxi garela kenpoa egiten dugunak. Diziplina asko eskatzen du, eta denbora ere bai. Bizitza lehentasunez beteta dago, eta azkenean aukeratu egiten duzu. Baina inoiz ez naiz diskriminatuta sentitu tatami batean, eta lan egiten duena saritu egiten da.

Borroka arteak gustuko zenituen. Baina zergatik kenpoa? Zer du berezia?
Zerbait ezberdina zen. Garai hartan, judoa eta karatea existitzen ziren. Mugekin ikusten nituen. Judoak onura asko ditu, baina mugatua ikusten nuen, karatea bezala. Kenpoak dena dauka. Nik behar dudan guztia: borroka egiteko eran, niri gustatzen zaizkidan ukabilkadak eta ostikoak ditu, eta defentsa pertsonalean oso garrantzitsuak diren heltze eta proiekzio teknikak. Diziplina ere garrantzitsua da, eta borroka artea bizitzeko modu gisa ikusten du kenpoak, bizimodu gisa.

Ikasle izan zinen lehenengo. Gero irakasle. Nola egin zenuen urrats hori?
Bakarrik etortzen da. Iristen da momentu bat prest ikusten zarela, eta irakasleak esaten dizu baietz, prest zaudela. Prest baldin bazaude, eta nahi baduzu, irakasle hasteko moduan zaude.

Zenbat urte daramatzazu irakasle bezala Oiartzunen?
1990ko hamarkadan bost urte egin nituen, eta gero Honbu ireki zenetik daramat hemen, 2005. urtetik.

Zenbat denbora eskaintzen diozu kenpoari?
Eskolak, Oiartzunen ez ezik, Nafarroan eta Anoeta herrian ere ematen ditut. Horrez gain, niretzako denbora hartzen dut entrenatzeko. Egunero, gutxienez, ordu eta erdi eskaintzen diot, eta igandeetan atseden hartzen dut. Ostiraletako eta larunbatetako saioak bi ordukoak dira.

Denbora asko, beraz.
Bai, baina bete egiten nau. Ondo sentiarazten nau. Eta egunero zerbait ona ateratzen dut, egunik txarrenetan ere. Azken azterketa honetarako entrenatzen, egun askotan esaten nuen ‘ezinezkoa da’, baina horrek aurrera egiten laguntzen zaitu. Txarretik zerbait ona ateratzen saiatzen naiz beti, bizitzan ere bai, aurrera egiten lagun diezadan.

Eta azterketa egunean zer?
Oso luzea izan zen. 09:00etan aurkezpenera joan nintzen. Ni bakarrik nengoen 5. dan-eko azterketarako, eta azterketa arratsaldean zen. Erosketak egitera joan nintzen. 16:00etan ireki zuten kiroldegia, kontzentrazio ariketak egin nituen niri tokatu arte. Gero, espero baino luzeagoa izan zen azterketa. Izan ere, 5. dan-erako, beste hainbat gauzaren artean, tesina bat egitea eskatzen dute, kenpoarekin lotutako zerbaiti buruz.

Zuk zeri buruz egin zenuen?
Guardiei buruz. Nola kokatu behar zaren, horrek garrantzia duen ala ez… Hainbat galdera egin zizkidaten. Oso nekatuta bukatu nuen, baina oso-oso pozik.

Zein da hurrengo erronka?
Luzera begira, seigarren dan-a lortzea. Gradu batetik bestera, itxaron beharreko denbora espezifiko bat dago. Denbora hori, baldintza bereziengatik, aurreratu daiteke. Nik ez dakit zer egingo dudan, eta fisikoki nola nagoen ikusi beharko dut. Nire gorputzak jarraitzen banau, sei urte barru seigarren danaren bila joango naiz. 56 urte edukiko ditut orduan. Entrenatzen, hori bai, beti jarraituko dut.

Bi modutan egingo duzu, ezta?
Bai, beti egiten dugu hala. Lehenengo eskolakoa lortu, eta gero departamentukoa. Hala ere, egin liteke alderantziz. Izan ere, Japoniak, Espainiako Federazioak emandakoak zuzenean onartzen ditu dagoeneko.

Animatuko zenuke jendea kenpoa egitera, beraz.
Bakoitzak zer egin nahi duen, noraino iritsi nahi duen jakiten ahaleginduko nintzateke lehenik. Hortik aurrera uste dugu norberak duen onena atera behar duela. Ikasi nahi dutenek, ondo pasatuko dute, egoera fisikoa hobetuko dute, eta hobeto sentituko dira oso azkar. Fisikoki bakarrik ez. Kontzentrazioa lantzen da, koordinazioa, eta ondo sentitzea ere bai. Hitz egitea garrantzitsua da, sartzen den pertsonak zer nahi duen jakiteko. Denbora eskatzen duen lana da, eta ez dugu inor engainatzen. Ikusten duzuna, horixe da dagoena. Ez gara artista martzial handiak, zentzu teknikoan. Lan psikologikoa ere garrantzitsua da. Eta niri asko gustatzen zait hori. Finean, inplikatu egiten zara ikasleekin, eta irakasle izateko hori gustatu behar zaizu.

Oiartzunen jarraituko duzue lanean, eta aurerrago etorriko dira sari gehiago, ezta?
Oiartzunen ia 30 urte daramatzagu. Jende askok praktikatzen du kenpoa eta maila altua dago. Horregatik eman zigun hainbesteko pena Honbu Japoniar Zentro Kulturala ixteak. Hala ere, kiroldegian ondo gaude. Tokia ona da, eta instalazioak oso onak dira. Behintzat egoteko toki bat eman digute. Pozik gaude eta jendeak izena eman du, mugitzen ari da kenpoa herrian, berritzen ari da… Emaitza onek jarraituko dute eta titulu gehiago iritsiko dira herrira, ziur. Eta nik seigarren dan-aren bila jarraituko dut aurrera, gorputzak jarraitzen banau behintzat. Buruak jarraituko nau, hortaz ziur nago, oso kaskagorra bainaiz. Eta bereziki, ikasten jarraitzea da nire helburu garrantzitsuena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.