
Futbola Erregional Ohorezko Maila. Lagun Onak-Oiartzun 0-2 Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-Logroño 6-0 Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Gamon 2-1 Gipuzkoako Bigarren Maila. Samaniego Orixe- Power Rangers 3-3 Gipuzkoako Hirugarren M...

Torrekuan ostatu bat irekitzeko proposamena egin du udalak, eta horren harira, eraikin hori jantzi museoa izatearen aldeko sinadurak biltzen hasiko da Iraultza dantza taldeak. Gogorarazi duenez, duela bi urte berritu zuten XV. mendeko dorretxe hori: &#...

Transexualitatea: patologikoa edo patologizatua? Intersexualitatearen kontzeptu sexologikoa izeneko hitzaldia izango da bihar Erotik Zentre gunean (Mamuten dago), 19:00etan. Maria Diaz Angulok (Mentha psikologia eta sexologia) eta Aitzole Aranetak (Bit...

Hardcore gaua egingo dute etzi Trintxerpeko Mogambo aretoan. Bertan lau talde ariko dira, 21:30etik aurrera. Vitamin X Amsterdameko taldea ariko da, batetik. Izen handia du hardcore eszenan, eta hamarkada eta erdi inguru daramate eszenatokiz eszenatoki...

Sortu ezkerreko alderdi abertzalearen eratze prozesuaren bigarren fasearen batzarrak egingo dituzte Pasaian. Donibanen larunbat honetan izango da bilera, 09:30ean Victor Hugo Etxean. San Pedro eta Trintxerpen, berriz, hurrengo larunbatean, hilaren 22a...

Antxoko kantu jirak bosgarren urteurrena beteko du larunbat honetan. Eta hori ospatzeko, testuinguru aparta izango dute. Izan ere, antxotarrek antxotarrentzako propio antolatutako San Tomas azokan abestuko dute. Beraz, ohikoa baino jende gehiago egongo...

Gaur, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioa, areto futbolari eta futboleko Espainiako Estatuko Bigarren Mailari eskainiko diote. Honako gonbidatuak izango ditu Joxe Migel Lopezek esatariak: Oskitz Saizar Oiartzun taldeko areto futboleko jokalaria; Xabi...

Zigorra beteta, gaur ziren askatzekoak Juan Carlos Estevez Melli Errenteria-Oreretako presoa. Atzo arratsaldean, ordea, espetxean bertan atxilotu zutela jakinarazi du Etxeratek, Espainiak eskatutako euroagindua dela eta. Gaua komisaldegian pasatu du Mellik. Eguerdian fiskalaren aurretik pasatzekoa zen, baina Espainiaratzearen gaineko erabakia hartu bitartean prebentibo moduan espetxeratuko dutela aurreratu du Etxeratek. Etxeratek gogorarazi duenez, lehendik ere, (2005ean) Espainiak euroagindu eskaera bat egina zuen, baina Frantziak ez zuen onartu. Orain, aske geratu baino egun bat lehenago bigarren eskaera egin du Espainiak. 2004tik darama espetxeratuta, Frantziako kartzeletan.

Pasa den asteko albisteen errepasoa, eta aste honetakoen aurrerapena Oiartzun Irratian, Urko Etxebeste zuzendariaren eskutik.

Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak bilkura irekia deitu du beste behin ostiralerako. Aste honetan ere, astelehenetik ostiralera pasatu du deialdia batzarrak. Ohi bezala, 19:00etan, bilduko dira Herriko Plazan. “Berriro diogu ez bagara mugitzen inor ...

Urteko azken ipuin kontaketa saioa izango da bihar. Pello Añorga herritarrak ipuinak kontatuko dizkie lau urtetik gorako haurrei. 17:30ean hasiko da saioa, Manuel Lekuona Bibliotekan. Udalak antolatu du ipuin kontaketa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzare...

Beste baten etxean, soldatapean, lan egiten duten pertsonei zein lana ematen dietenei zuzendutako hitzaldia egingo dute larunbat honetan Antxoko Kultur Etxean. 18:30ean hasiko da solasaldia. Etxeko langileen gaineko legea aldatu dela eta, horrek langil...

Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek Gabonetako egitarau zabala prestatu dute aste honetatik hasita. Ekintza guztiak neguko festa horrekin lotutakoak izango dira, eta ostegunean hasiko dira Santa Luzia Egunarekin. San Tomas Eguna ere ospatuko dute, eta Olentzero eta Errege Magoen bisita ere jasoko dute. Egitaraua Kaputxinoetako San Jose elkartea: Hilaren 14ean, bingoa, 18:30ean; hilaren 21ean, San Tomas Jaia 18:30ean. Galtzarabordako El Parque elkartea: Hilaren 21ean, San Tomas jaia, eta Gabonetako saski baten zozketa; hilaren 21ean, Olentzeroren bisita. Alabergako La Magdalena elkartea: Hilaren 13ean, bingo eta Santa Luzia Eguneko bingoa, 18:30ean; hilaren 21ean, San Tomas jaia, 18:00etatik 20:00etara. Agustinetako San Agustin elkartea: Hilaren 17tik urtarrilaren 4ra, jaiotzaren erakusketa, 16:00etatik 20:00etara; hilaren 21ean, San Tomas jaia, 18:30ean; hilaren 23an, Gabon kanten emanaldia auzoko elizan, 12:00etan, eta ondoren, luncha elkartean. Pontikako Arramendipe elkartea: Hilaren 20an, patata tortilla txapelketa, bingo berezia eta luncha, arratsaldean; hilaren 21ean, San Tomaseko txistorra jatea, goizean. Beraungo Bienvenido elkartea: Hilaren 21ean, San Tomaseko txistorra jatea, 12:00etan; hilaren 26an Gabonetako jaialdia, 17:00etan; hilaren 27an, dantza eta antzerki emanaldia Olibeteko eguneko zentroan; hilaren 31ean, urte bukaerako dantzaldia, 01:00etan. Gabierrotako Laguntasuna elkartea: Hilaren 22tik urtarrilaren 2ra: elikagaiak bilduko dituzte Illimaniren ekimenez; hilaren 13an, Santa Luzia Eguneko bazkaria; hilaren 21ean, San Tomas Eguneko txistorra jatea, 12:00etan; [...]

Laugarren urtez, bi modutara ospatuko dute San Slvestre Hondarribian, lurrean eta uretan. HS2 eskolak eta Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuta, IV. San Pato Silvestre ekitaldia burutuko dute, hilaren 31n, goizez. Beste urteetan bezala, mozorroturik ...