Osasun Sailak espedientea ireki dio Mugaritzi
Efe agentziaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak espedientea ireki dio Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxeari, eta aintzat hartu du Igualdad Animal taldeak uztailean egindako salaketa. Oiartzungo Momotegi etxaldeko ahateek tratu txarrak jas...
Efe agentziaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak espedientea ireki dio Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxeari, eta aintzat hartu du Igualdad Animal taldeak uztailean egindako salaketa. Oiartzungo Momotegi etxaldeko ahateek tratu txarrak jasaten zituztela salatu du talde horrek, eta etxalde horri erosten dio foie grasa Mugaritzek. Etxalde horren jarduera ere behin-behinean geldiarazteko agindu du Osasun Sailak.
Andoni Luis Adurizen jatetxetik jakinarazi dutenez, ez dute formalki Eusko Jaurlaritzaren jakinarazpenik jaso, baina Gipuzkoako Zuzendaritzak hitzez esan die espediente hori “huts arin” batengatik irekiko zaiola.
Igualdad Animalen arabera, “prozesura krudelak” erabiltzen zituzten animalien kontra, foie grasa egiteko. Horrez gain, “ez zituzten oinarrizko osasun arauak betetzen “.

