Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak Hiri Debekatuaren Mapa delakoaren berri eman du gaur goizean. Bertan, herriko 42 leku “arriskutsuren” berri ematen du txostenak. Irungo Bilgune Feministak 2010. urtean Katean eta Arbesen bultzatutako ikerketaren segida da, eta feministez gain, Argoiak eta auzo elkarteek ere parte hartu dute ekimenean. Hala, identifikatutako leku arriskutsu adierazgarrienak dira besteak beste: Emaus lantegirainoko bidezidorra, Letxunborro hiribideko tunela, Karrika Nagusiaren goi aldea Artaleku inguruan, López de Becerra kalea Topoaren ondoan eta Olaketa kalean dagoen kale txikia. Berdintasunean espezializatutako Murgibe aholkularitza-etxeak egin du azterketa; hirigintzan eta generoan espezializatutako bertako arkitekto baten esktuik. Horretarako, web orriaren bitartez irekitako prozesuan nahiz tailerretan parte hartutako 120 lagunen iritziak baloratu ditu enpresak. Kalean baino, etxean Irungo Udaleko ordezkariak onartu duenez, “hiri-antolamenduan emakumeak leku publikoetan erasotzea errazagoa egin ahal duten faktore batzuk daude, eta horregatik eman zaio garrantzia ekimen honi”. Halere, emakumeenganako eraso gehienak “arlo pribatuan eta familia alorrean” gauzatzen direla nabarmendu du. Horiek horrela, tokiko gobernuak emakumeenganako indarkeriaren inguruko hainbat datu azaleratu nahi izan ditu. Hala, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimenganako Arreta Zuzendaritzaren txostenaren arabera, 2010. urtean Irunen 166 kasuetan esku-hartu zuen Ertzaintzak; horietatik 125 bikotekideak edo bikotekide ohiak eraginak ziren; 35 beste senitarte batzuek; eta horietako 6 kasutan sexu-erasoak izan ziren. “Alegia, emakumeenganako [...]
Lezoko Udala gazteen lokalak arautzeko ordenantza zirriborroa prestatzen ari da. Beste herri batzuetako zirriborroak hartu dituzte eredu. Ordenantzaren helburuak lokalen egoera arautzea eta hobetzea da. Martxoaren 7an bilera egingo dute gazteekin, eure...
Glam Zinemaldia finkatzen ari da herrian, eta seigarrenez antolatu du EHGAMek. Pasa den astean Donostiako Antzoki Zaharretik pasatu ostean, asteburu honetan Errenteria Hiria Kulturgunean izango da, larunbatean eta igandean, 19:00etatik aurrera. Lau emanaldi prestatu dituzte: bi dokumental, film labur bat, eta film luze bat, eta guztiek tratatzen dituzte gay, lesbiana eta transexualen inguruko gaiak, batik bat transexualena, bera baita “ezkutuen” dagoen gaia, Mikel Martin EHGAMeko kideak esan duenez. Martinen arabera, zinemaldi horrek, “munduko zenbait txokotan sexu identitatea edo genero sexual identitatea bizi duten pertsonen hainbat errealitate” ezagutarazi nahi ditu. Gogorarazi duenez, Les-Gay-Trans filmak ikustea oso zaila da, eta Bilboko Zinegoak jaialdia baliatuz, ekarri dituzte filmak herrira. Azken finean, identitate, sexu, rol eta genero dibertsitateak hobeto ulertzea, eta gay, lesbiana eta transexualen bizimodua ezagutaraztea nahi dute antolatzaileek Glam Zinemaldiaren bidez. “Helburua da jendea hezitzea, erabateko askatasunean oinarritutako irizpideak eduki ditzaten, generoa dena delakoa izanda”, azaldu du Martinek. Pasa den astean Donostian izandako bidea jarraitu nahi dute Errenteria-Oreretan. Espero baino jende gehiago izan da, eta horretan lehen aldiz Antzoki Zaharrean emateak eragina izan duela iritzi dio Martinek. Sarrerak erosteko Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilatik pasatu beharko da ohiko ordutegian. Lau euroren truke erosi ahal izango dira. Filmen sinopsiak LARUNBATA ‘Die jungs vom Bahnjof [...]
Irungo Gaztiak eskubaloi taldea Ordiziaren aurka lehiatu zen asteburuan, eguraldia medio bi astez partida atzeratu ondotik. Lehen zatia amaitzerako 11-9 irabazten zuten irundarrek, baina bukaerarako zortzi minutu falta zirenean berdinketa lortu zuen Or...
Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak antolatu ditu ekimenak; 25 urte dira liburua publikatu zutela Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak liburu aurkezpen bat antolatu du gaurko, eta biharko DVD baten aurkezpena. Gaur Anarkherria liburua aurkeztuko dute, 19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Helburua liburuaren 25. urteurrena ospatzena da, duela 25 urte kaleratu baitzuten lehen aldiz. Mark Legassek eta Jakue Paskualek idatzitako liburua da Anarkherria: «1980. hamarkadako Euskal Herri asaldatuaren etika eta estetika azaldu, arnakismoaren eta abertzaletasunaren arteko elkarrekintzak aipatu eta belaunaldi oso bat aktibatzeko baliagarri izan ziren punk-a eta beste zenbait subertsio forma aztertzen dira liburuan». Bestalde, bihar, Alberto Peñalbak zuzendutako 25 urte anarkerrian, eta aurrera gai berari buruzko DVDa aurkeztuko dute bihar, ordu eta leku berean (19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan). Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak ekimenetan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Egitaraua Gaur, 19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Anarkherria liburuaren aurkezpena (25. urteurrenean). Bihar, 19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. 25 urte anarkerrian, eta aurrera DVDaren aurkezpena.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Lorategizaintzako Zerbitzuek Jolo kaleko (Lapitze) sagarrondoak moztu dituzte. “Zuhaitz horien fruituak lurrean pilatzen ziren, eta erortzeko arriskua sortzen zuen oinezkoengan”. Halaber, kalea zikintzeaz ga...
Lakaxita gaztetxeak komediazko antzerki bat antolatu du iganderako, 19:00etan. Pepinos podridos (en el frigo) –Pepino ustelduak (hozkailuan)– izenburupean, Esperanza izeneko emakume batek bere bizitza tragikomikoaren kontaketa egingo du.
Irungo Udalak Euskararen Hilabetea ekimenaren beste ekitaldi bat abiatuko du gaur. Horretarako, hainbat antzerki, erakusketa bat eta jaialdi bat egitea aurreikusi du tokiko gobernuak. Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara ordezkariak jakinarazi duenez, “haurrek euskararekiko duten interesa eta jarrera areagotzeko eta hobetzeko” sortu zuten programa. Horiek horrela, txikienek hasiko dute Euskararen Hilabetea eta hortaz, Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Izarrak antzezlana ikusteko aukera izango dute gaur. Teatro Paraiso konpainiak ekoiztutako lana da Izarrak. Antzezlanak nagusi Era berean, martxoaren 28an eta 30ean izango dira hurrengo hitzorduak, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei zuzendutakoa lehena eta Bigarren Hezkuntzako lehenengo ziklokoei zuzendutakoa bigarrena. Lehenek Markeliñe konpainiaren Uharte ezezaguna lana ikusteko aukera izango dute, eta keinuetan eta ikusmenean oinarritutako abentura egin ahal izango dute ikasleek. Bigarrenek, berriz, Pikor konpainiak eta Setem Gobernuz Kanpoko Erakundeak bultzatutako XL Town antzezlana ikusiko dute. Azken hori tragikomedia bat da, mendebaldeko hiritarren kontsumo ohitura konpultsiboen zein burugabeen ingurukoa. Halaber, munduko moda joerek eta kirol marka handiek dituzten jarduerak azaleratuko ditu antzezlanak. Erakusketa eta jaialdia Euskararen Hilabeteari segida emateko, Irungo ikastetxe guztietan euskaraz ekoiztutako lanekin erakusketa bat antolatuko dutela jakinarazi du tokiko gobernuak, zehaztapen gehiagorik eman gabe. Azkenik, eta ekimena bukatzeko xedearekin, jaialdia izango da martxoaren 30ean Zabaltza plazan. Urtxintxa Eskolako kideek [...]
Oiartzun Irratiko Gaurko Kirolez blai! saioan emakume kirolariak izango dira protagonista. Bi gonbidatu izango ditu Joxe Migel Lopez kirol esatariak: Maitane Azpeitia eta Oiana Blanco. Azpeitia atleta oiartzuarra da, eta Blanco judoka oriotarra. Saioa,...
Iganderako antolatu dute ibilaldia; bide osoa oinez, Eskasetik abiatu, edota bizikletaz egin, norberak aukeratuko du Girizia Mendi Elkarteak Oiartzun-Arantza irteera antolatu du iganderako (hilak 26). Animatzen direnek hiru aukera izango dituzte ibilaldi bera egiteko. Lehenengo aukera bide guztia oinez egitea da. Ibilbide osoa egin nahi dutenek, 06:30ean egon behar dute Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Zazpi ordu inguruko ibilaldia egingo dute. Bigarren aukera Eskasetik hastea da. Horiek 08:00etan aterako dira ikastolatik, eta autobusean joango dira Eskasera (Artikutzako sarrerara). Handik hasiko dute Arantzarako ibilaldia, eta lau ordu eta erdi inguru tardatuko dute. Bizikletaz ere bai Hirugarren aukera ere prestatu du Giriziak. Hala, batzuk bizikletaz joango dira Oiartzundik Arantzara. Horiek ere 08:00etan aterako dira Haurtzarotik, eta honako ibilbidea egingo dute: Oiartzun, Aritxulegi, Domiko, Pagolleta, Izuko lepoa, Oilargarata, eta Arantza. Guztira 38 kilometro eta 1.300 metroko mailen arteko desberdintasuna (desnibela). Lau ordu inguruko ibilaldia da. Horri atsedenak gehitu behar zaizkio. Arantzara iritsita, Arantzako aterpean izango dute mendizaleek eta txirrindulariek bazkaria. Gainera, dutxatzeko aukera ere izango da, baita txirrinda garbitzeko aukera ere. 32 euro balio du bazkariko txartelak. Horrez gain, Giriziak jakinarazi du autobusean itzuliko direla Arantzatik bazkaldu ondoren, eta bizikletentzat tokia izango dela autobusean. 20 euro aurreratu Antolatzaileen eskariaren arabera, izena ematen dutenek 20 euro [...]
Goizane Álvarez Giza Baliabide eta Bizikidetza ordezkariak, Pedro Alegre Informazioaren Gizarte eta Herritarren Parte-hartze ordezkariak, udaleko beste zenbait kideekin batera, harrera egin diete Belgikatik etorritako ikasleei. Belgikako Institut Saint Joseph de Ciney ikastetxeko 15 ikasle dira eta eskolak 20 urte daramatza Irungo La Sallerekin elkarlanean, hizkuntza-trukeak antolatzen Eurodyssée programaren barruan. La Salleko ikasleek martxoaren 31tik apirilaren 7ra bitartean joango dira Belgikara, eta han, Europako beste ikastetxe batzuetako gazteekin elkartuko dira; Italia, Portugal, Eslovakia, Polonia, Suedia, Hungria, Errumania eta Greziakoekin, hain zuzen ere. Guztira, nazioarteko 250 ikasle eta 40 bat irakasle elkartuko dira bertan. Aurtengo programako gaia, Europa artistikoa da, eta nazio bakoitzeko adierazgarri den adierazpen artistikoa aurrera eraman ebharko dute.
Txerrimuñoko kolektiboak hausnarketa helarazi die lezoarrei. Izan ere, azken urtean gertatutako hainbat gertaeren harira egin dute hausnarketa. Txerrimuñon 28 urtean egindako lanaren filosofia azaltzen hasi dute hausnarketa: “Gizarte hau dominatzen duten balore negatiboei (konpetitibitatea, dirua, boterea, kontsumismoa, natura zein gizabanakoaren menpetasuna) aurre egiten saiatu gara”, adierazi dute. Horrela, “beste eredu alternatibo bat kontrajarri” nahi izan diotela esan dute, “autogestioan oinarritutakoa”. Horretarako, baina, elkar ulertzea eta errespetua “behar-beharrezkoak” direla esan dute. Hala ere, azken urtean arazoak egon direla jakinarazi dute Txerrimuñokoek: “Azken urtean, jendarte berriarekin egin dugu topo eta hasieratik ateak zabalik izan ditugu hauekiko. Giroa aldatu arren beti elkarbizitza bultzatu dugu, partaide berriei aukera asko ematen, asanblada bateratuak egiten, gauza edo aktibitate berriak aurrera ateratzeko espazio bat eskainiz. Honela, bi musika talde entseatzen hasi ziren, jende berria inguratu zen eta etxeak beste dimentsio bat hartu zuen”. Hala ere, azken urtean gerturatu den jende kopurua “handiegia” izan dela zehaztu dute, eta hasieratik arazoak izan direla esan dute: “Etxeko gauza eta materialekiko apurketak, irainak, mehatxuak, bertako nahiz kanpotik etorritako jendearekiko errespetu falta, bizilagunekiko beste horrenbeste… Txerrimuñon giro txar bat inposatu eta beste guztiak kanporatu nahi izanaren asmoa izan dute”. Kanporatuak Kolektiboak salatu du izan duten jarrera “etxe honetatik bultzatzen dugun elkarlan, elkartasun [...]
53 urteko gizon bat atxilotu zuen pasa den ostiralean Ertzaintzak, 42 gramo heroina gainean eramateagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, 15:30ak aldera atxilotu zuten gizona AP-8ko gasolindegian, ertzainek jarrera susmagarria zuela ikusi eta gero. Hasi...
Herriko etorkinek dagoeneko izena eman dezakete AISA ikastaroetan. 16 urtetik gorako etorkin guztiei dago zuzenduta, batik bat etorri berriak direnei, eta orain arte euskararekin harreman gutxi eduki dutenenei. Laguntza horiek HABE eta Eusko Jaurlaritz...
Tolosan (Okzitania) aurkitu dute bahitua zegoen errenteriar bat, ustez droga trafikoarekin lotutako polizia operazio batean. Ertzaintza, Hendaiako Polizia eta Aduana Kooperazio Zentroarekin harremanetan jarri zen bahiketaren berri emateko. Hala, pasa d...
Gaur egin diote epaiketa Joseba Agudo abokatu oreretarrari Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta errugabetzat jo du bere burua. “Deserriratuei eta erbesteratuei eta euren familiei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra”, adierazi du. Il...
Auzoetako emakume elkarteek urtero karta txapelketa antolatzen dute, eta aurtengoak baditu jadanik irabazleak. Briskan lehen saria, Petra de la Fuentek eta Loli Barcenillak lortu dute; bigarren, Rosi Somoza eta Elo Rodriguez izan dira. Tutean, Antxoni ...
Golden Apple Quartet ikuskizun konpainiak Goibel antzezlana emango du larunbatean, Amaia KZn (17:00). Familia osoari zuzendutako emanaldia izango da eta bertan, Hansel eta Gretelen istorio klasikoaren adaptazio bat landuko du Errenteria-Oreretako konpainiak Amaia Kultur Zentroan. Izan ere, Goibel antzezlanak izen bereko basoan gertatutako istorioaren kontakizuna egiten du. Egurgilea haren seme-alabekin bizi da bertan, baina dena zailtzen da haurrak modu misteriotsuan desagertzen hasten direnean, basoan. Herriko jendeak egurgilea errudun jotzen du eta ondorioz, haren kontrako jarrera irekia agertzen hasten dira. Istorio klasikoa baina berritzailea.
Gaur epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Joseba Agudo abokatu oreretarra. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du, “iheslarien eta ETAko zuzendaritzaren artean zubi lanak” egitea leporatuta. Atzo, Eskubideak Euskal Herriko Abo...