42 gramo heroina izateagatik, atxilotua
53 urteko gizon bat atxilotu zuen pasa den ostiralean Ertzaintzak, 42 gramo heroina gainean eramateagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, 15:30ak aldera atxilotu zuten gizona AP-8ko gasolindegian, ertzainek jarrera susmagarria zuela ikusi eta gero. Hasi...
53 urteko gizon bat atxilotu zuen pasa den ostiralean Ertzaintzak, 42 gramo heroina gainean eramateagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, 15:30ak aldera atxilotu zuten gizona AP-8ko gasolindegian, ertzainek jarrera susmagarria zuela ikusi eta gero. Hasieran gizonak ukatu egin zuen gainean drogarik zuenik, baina gero 42 gramo heroina atzeman zizkioten. Bertan atxilotu zuen. Osasun publikoaren aurkako delitua egotzi diote.