Belgikako ikasleei harrera egin diete udaletxean
Goizane Álvarez Giza Baliabide eta Bizikidetza ordezkariak, Pedro Alegre Informazioaren Gizarte eta Herritarren Parte-hartze ordezkariak, udaleko beste zenbait kideekin batera, harrera egin diete Belgikatik etorritako ikasleei. Belgikako Institut Saint Joseph de Ciney ikastetxeko 15 ikasle dira eta eskolak 20 urte daramatza Irungo La Sallerekin elkarlanean, hizkuntza-trukeak antolatzen Eurodyssée programaren barruan. La Salleko ikasleek martxoaren 31tik apirilaren 7ra bitartean joango dira Belgikara, eta han, Europako beste ikastetxe batzuetako gazteekin elkartuko dira; Italia, Portugal, Eslovakia, Polonia, Suedia, Hungria, Errumania eta Greziakoekin, hain zuzen ere. Guztira, nazioarteko 250 ikasle eta 40 bat irakasle elkartuko dira bertan. Aurtengo programako gaia, Europa artistikoa da, eta nazio bakoitzeko adierazgarri den adierazpen artistikoa aurrera eraman ebharko dute.
Goizane Álvarez Giza Baliabide eta Bizikidetza ordezkariak, Pedro Alegre Informazioaren Gizarte eta Herritarren Parte-hartze ordezkariak, udaleko beste zenbait kideekin batera, harrera egin diete Belgikatik etorritako ikasleei. Belgikako Institut Saint Joseph de Ciney ikastetxeko 15 ikasle dira eta eskolak 20 urte daramatza Irungo La Sallerekin elkarlanean, hizkuntza-trukeak antolatzen Eurodyssée programaren barruan.
La Salleko ikasleek martxoaren 31tik apirilaren 7ra bitartean joango dira Belgikara, eta han, Europako beste ikastetxe batzuetako gazteekin elkartuko dira; Italia, Portugal, Eslovakia, Polonia, Suedia, Hungria, Errumania eta Greziakoekin, hain zuzen ere.
Guztira, nazioarteko 250 ikasle eta 40 bat irakasle elkartuko dira bertan. Aurtengo programako gaia, Europa artistikoa da, eta nazio bakoitzeko adierazgarri den adierazpen artistikoa aurrera eraman ebharko dute.