Emakumeentzako arriskutsuak izan daitezkeen 42 leku identifikatu dituzte
Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak Hiri Debekatuaren Mapa delakoaren berri eman du gaur goizean. Bertan, herriko 42 leku “arriskutsuren” berri ematen du txostenak. Irungo Bilgune Feministak 2010. urtean Katean eta Arbesen bultzatutako ikerketaren segida da, eta feministez gain, Argoiak eta auzo elkarteek ere parte hartu dute ekimenean. Hala, identifikatutako leku arriskutsu adierazgarrienak dira besteak beste: Emaus lantegirainoko bidezidorra, Letxunborro hiribideko tunela, Karrika Nagusiaren goi aldea Artaleku inguruan, López de Becerra kalea Topoaren ondoan eta Olaketa kalean dagoen kale txikia. Berdintasunean espezializatutako Murgibe aholkularitza-etxeak egin du azterketa; hirigintzan eta generoan espezializatutako bertako arkitekto baten esktuik. Horretarako, web orriaren bitartez irekitako prozesuan nahiz tailerretan parte hartutako 120 lagunen iritziak baloratu ditu enpresak. Kalean baino, etxean Irungo Udaleko ordezkariak onartu duenez, “hiri-antolamenduan emakumeak leku publikoetan erasotzea errazagoa egin ahal duten faktore batzuk daude, eta horregatik eman zaio garrantzia ekimen honi”. Halere, emakumeenganako eraso gehienak “arlo pribatuan eta familia alorrean” gauzatzen direla nabarmendu du. Horiek horrela, tokiko gobernuak emakumeenganako indarkeriaren inguruko hainbat datu azaleratu nahi izan ditu. Hala, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimenganako Arreta Zuzendaritzaren txostenaren arabera, 2010. urtean Irunen 166 kasuetan esku-hartu zuen Ertzaintzak; horietatik 125 bikotekideak edo bikotekide ohiak eraginak ziren; 35 beste senitarte batzuek; eta horietako 6 kasutan sexu-erasoak izan ziren. “Alegia, emakumeenganako [...]
Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak Hiri Debekatuaren Mapa delakoaren berri eman du gaur goizean. Bertan, herriko 42 leku “arriskutsuren” berri ematen du txostenak. Irungo Bilgune Feministak 2010. urtean Katean eta Arbesen bultzatutako ikerketaren segida da, eta feministez gain, Argoiak eta auzo elkarteek ere parte hartu dute ekimenean.
Hala, identifikatutako leku arriskutsu adierazgarrienak dira besteak beste: Emaus lantegirainoko bidezidorra, Letxunborro hiribideko tunela, Karrika Nagusiaren goi aldea Artaleku inguruan, López de Becerra kalea Topoaren ondoan eta Olaketa kalean dagoen kale txikia.
Berdintasunean espezializatutako Murgibe aholkularitza-etxeak egin du azterketa; hirigintzan eta generoan espezializatutako bertako arkitekto baten esktuik. Horretarako, web orriaren bitartez irekitako prozesuan nahiz tailerretan parte hartutako 120 lagunen iritziak baloratu ditu enpresak.
Kalean baino, etxean
Irungo Udaleko ordezkariak onartu duenez, “hiri-antolamenduan emakumeak leku publikoetan erasotzea errazagoa egin ahal duten faktore batzuk daude, eta horregatik eman zaio garrantzia ekimen honi”. Halere, emakumeenganako eraso gehienak “arlo pribatuan eta familia alorrean” gauzatzen direla nabarmendu du.
Horiek horrela, tokiko gobernuak emakumeenganako indarkeriaren inguruko hainbat datu azaleratu nahi izan ditu. Hala, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimenganako Arreta Zuzendaritzaren txostenaren arabera, 2010. urtean Irunen 166 kasuetan esku-hartu zuen Ertzaintzak; horietatik 125 bikotekideak edo bikotekide ohiak eraginak ziren; 35 beste senitarte batzuek; eta horietako 6 kasutan sexu-erasoak izan ziren. “Alegia, emakumeenganako indarkeriaren %96,4 arlo pribatuan eta familia alorrean gauzatu zen”.