Txerrimuñoko kolektiboak hausnarketa egin du, azken urteko gertaerak direla eta
Txerrimuñoko kolektiboak hausnarketa helarazi die lezoarrei. Izan ere, azken urtean gertatutako hainbat gertaeren harira egin dute hausnarketa. Txerrimuñon 28 urtean egindako lanaren filosofia azaltzen hasi dute hausnarketa: “Gizarte hau dominatzen duten balore negatiboei (konpetitibitatea, dirua, boterea, kontsumismoa, natura zein gizabanakoaren menpetasuna) aurre egiten saiatu gara”, adierazi dute. Horrela, “beste eredu alternatibo bat kontrajarri” nahi izan diotela esan dute, “autogestioan oinarritutakoa”. Horretarako, baina, elkar ulertzea eta errespetua “behar-beharrezkoak” direla esan dute. Hala ere, azken urtean arazoak egon direla jakinarazi dute Txerrimuñokoek: “Azken urtean, jendarte berriarekin egin dugu topo eta hasieratik ateak zabalik izan ditugu hauekiko. Giroa aldatu arren beti elkarbizitza bultzatu dugu, partaide berriei aukera asko ematen, asanblada bateratuak egiten, gauza edo aktibitate berriak aurrera ateratzeko espazio bat eskainiz. Honela, bi musika talde entseatzen hasi ziren, jende berria inguratu zen eta etxeak beste dimentsio bat hartu zuen”. Hala ere, azken urtean gerturatu den jende kopurua “handiegia” izan dela zehaztu dute, eta hasieratik arazoak izan direla esan dute: “Etxeko gauza eta materialekiko apurketak, irainak, mehatxuak, bertako nahiz kanpotik etorritako jendearekiko errespetu falta, bizilagunekiko beste horrenbeste… Txerrimuñon giro txar bat inposatu eta beste guztiak kanporatu nahi izanaren asmoa izan dute”. Kanporatuak Kolektiboak salatu du izan duten jarrera “etxe honetatik bultzatzen dugun elkarlan, elkartasun [...]
Txerrimuñoko kolektiboak hausnarketa helarazi die lezoarrei. Izan ere, azken urtean gertatutako hainbat gertaeren harira egin dute hausnarketa.
Txerrimuñon 28 urtean egindako lanaren filosofia azaltzen hasi dute hausnarketa: “Gizarte hau dominatzen duten balore negatiboei (konpetitibitatea, dirua, boterea, kontsumismoa, natura zein gizabanakoaren menpetasuna) aurre egiten saiatu gara”, adierazi dute. Horrela, “beste eredu alternatibo bat kontrajarri” nahi izan diotela esan dute, “autogestioan oinarritutakoa”. Horretarako, baina, elkar ulertzea eta errespetua “behar-beharrezkoak” direla esan dute.
Hala ere, azken urtean arazoak egon direla jakinarazi dute Txerrimuñokoek: “Azken urtean, jendarte berriarekin egin dugu topo eta hasieratik ateak zabalik izan ditugu hauekiko. Giroa aldatu arren beti elkarbizitza bultzatu dugu, partaide berriei aukera asko ematen, asanblada bateratuak egiten, gauza edo aktibitate berriak aurrera ateratzeko espazio bat eskainiz. Honela, bi musika talde entseatzen hasi ziren, jende berria inguratu zen eta etxeak beste dimentsio bat hartu zuen”. Hala ere, azken urtean gerturatu den jende kopurua “handiegia” izan dela zehaztu dute, eta hasieratik arazoak izan direla esan dute: “Etxeko gauza eta materialekiko apurketak, irainak, mehatxuak, bertako nahiz kanpotik etorritako jendearekiko errespetu falta, bizilagunekiko beste horrenbeste… Txerrimuñon giro txar bat inposatu eta beste guztiak kanporatu nahi izanaren asmoa izan dute”.
Kanporatuak
Kolektiboak salatu du izan duten jarrera “etxe honetatik bultzatzen dugun elkarlan, elkartasun eta elkarbizitzatik oso urrun daudela”. Horrela, asanblada eta bilera ugari egin dituzte, “eta jarrera ez da aldatu”. Horregatik, egoera “errotik aldatzea” erabaki zuten: “Kanporatzea erabili dugu, talde jendetsuaren babesean egin diren eraso eta errespetu falta horiei amaiera emateko”.
Hala ere, arazoak ez direla bukatu adierazi dute Txerrimuñokoek, eta gertatu litezkeenek erantzulea badutela argi utzi nahi izan dute: “Gaur egun talde edo pertsona ezberdinen mendekuak jasaten hasi gara, eta ez gaude prest intimidazio jarrera horiek onartzeko. Hemendik aurrera gertatzen diren ezbeharren erantzunkizuna bertatik kanporatutako pertsona horien eskutan geratzen da, eta adin txikikoak badira, beraien gurasoengan ere”.
Deialdia gizarteari
Gertatutakoak “gizarte porrotaren islada” direla uste dute, eta gauza askok “kale egin dutela” garbi dute, “hezkuntzatik hasi eta giza baloreen transmisiotik jarraituz”. Horrela, deia egin diote gizarteari egoera horri buruz hausnartzeko, eta bakoitzak bere alorrean “gainbehera” hori lantzeko eskatu dute, “arazoa guztiona delako, baina ardurak partekatzen ditugulako”. Horrela, 28 urteetan egindako lana “popatik hartzera bidaltzeko” prest ez daudela iragarri dute.
Hala ere, argi eta garbi utzi nahi izan dute Txerrimuñok, “nahiz eta egoera larri honetan aurkitu”, ateak beti irekiak izango dituela “jarrera onean datozen guztientzako”.