Glam Zinemaldiko lau film ikusteko aukera izango da larunbat eta igandean
Glam Zinemaldia finkatzen ari da herrian, eta seigarrenez antolatu du EHGAMek. Pasa den astean Donostiako Antzoki Zaharretik pasatu ostean, asteburu honetan Errenteria Hiria Kulturgunean izango da, larunbatean eta igandean, 19:00etatik aurrera. Lau emanaldi prestatu dituzte: bi dokumental, film labur bat, eta film luze bat, eta guztiek tratatzen dituzte gay, lesbiana eta transexualen inguruko gaiak, batik bat transexualena, bera baita “ezkutuen” dagoen gaia, Mikel Martin EHGAMeko kideak esan duenez. Martinen arabera, zinemaldi horrek, “munduko zenbait txokotan sexu identitatea edo genero sexual identitatea bizi duten pertsonen hainbat errealitate” ezagutarazi nahi ditu. Gogorarazi duenez, Les-Gay-Trans filmak ikustea oso zaila da, eta Bilboko Zinegoak jaialdia baliatuz, ekarri dituzte filmak herrira. Azken finean, identitate, sexu, rol eta genero dibertsitateak hobeto ulertzea, eta gay, lesbiana eta transexualen bizimodua ezagutaraztea nahi dute antolatzaileek Glam Zinemaldiaren bidez. “Helburua da jendea hezitzea, erabateko askatasunean oinarritutako irizpideak eduki ditzaten, generoa dena delakoa izanda”, azaldu du Martinek. Pasa den astean Donostian izandako bidea jarraitu nahi dute Errenteria-Oreretan. Espero baino jende gehiago izan da, eta horretan lehen aldiz Antzoki Zaharrean emateak eragina izan duela iritzi dio Martinek. Sarrerak erosteko Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilatik pasatu beharko da ohiko ordutegian. Lau euroren truke erosi ahal izango dira. Filmen sinopsiak LARUNBATA ‘Die jungs vom Bahnjof [...]
Glam Zinemaldia finkatzen ari da herrian, eta seigarrenez antolatu du EHGAMek. Pasa den astean Donostiako Antzoki Zaharretik pasatu ostean, asteburu honetan Errenteria Hiria Kulturgunean izango da, larunbatean eta igandean, 19:00etatik aurrera. Lau emanaldi prestatu dituzte: bi dokumental, film labur bat, eta film luze bat, eta guztiek tratatzen dituzte gay, lesbiana eta transexualen inguruko gaiak, batik bat transexualena, bera baita “ezkutuen” dagoen gaia, Mikel Martin EHGAMeko kideak esan duenez.
Martinen arabera, zinemaldi horrek, “munduko zenbait txokotan sexu identitatea edo genero sexual identitatea bizi duten pertsonen hainbat errealitate” ezagutarazi nahi ditu. Gogorarazi duenez, Les-Gay-Trans filmak ikustea oso zaila da, eta Bilboko Zinegoak jaialdia baliatuz, ekarri dituzte filmak herrira.
Azken finean, identitate, sexu, rol eta genero dibertsitateak hobeto ulertzea, eta gay, lesbiana eta transexualen bizimodua ezagutaraztea nahi dute antolatzaileek Glam Zinemaldiaren bidez. “Helburua da jendea hezitzea, erabateko askatasunean oinarritutako irizpideak eduki ditzaten, generoa dena delakoa izanda”, azaldu du Martinek.
Pasa den astean Donostian izandako bidea jarraitu nahi dute Errenteria-Oreretan. Espero baino jende gehiago izan da, eta horretan lehen aldiz Antzoki Zaharrean emateak eragina izan duela iritzi dio Martinek.
Sarrerak erosteko Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilatik pasatu beharko da ohiko ordutegian. Lau euroren truke erosi ahal izango dira.
Filmen sinopsiak
LARUNBATA
- ‘Die jungs vom Bahnjof zoo’ (Alemania, 2011). Berlineko txapero gazteen errealitate gordina islatuko du dokumental horrek. Gehienak ekialdeko etorkinak dira, eta beharrarengatik egiten dute. Haien motibazioak, istorioak, familiak eta batik bat bizirauteko duten grina azalduko du dokumentalak.
- ‘Vamos a quemar’ (Espainia, 2010). Postpornoan oinarritutako performancea da dokumental hori: emakume batek ukabila sartuko dio beste bati, kamara eusten ari den bitartean; liburu aurkezpen bat faloaren heriotza era sinbolikoan ospatzen duen ekitaldi publiko bat bihurtuko da. Horren atzean, gorputz adierazpenaren aldeko bilaketa kolektibo bat dago genero eta sexu estereotipoen aurrean. Horri deitzen diote postpornoa.
IGANDEA
- ‘Mikel’ (Euskal Herria, 2011). Film labur honek Mikelen barne eztabaida kontatuko du. Mikel 17 urteko nerabe bat da. Biologikoki ez dagokion gorputz batekin bizi da, eta lagunen babesari esker, sekretua kontatzeko erabaki zaila hartu beharko du. Euskal Herrian ekoitzitako zinemaldiko film bakarra da.
- ‘Gun Hill Road’ (AEB, 2011). Bronx-era bueltatuko da Enrique kartzelan hiru urte egin ostean. Angela emazteak ahaleginak egingo ditu bizi duen amodio istorioa ezkutuan mantentzeko. Bitartean, Michael semeak aitak ulertu ezin duen eraldaketa sexuala biziko du. Enriquek gizon idealei tinko eutsiko die, eta Angelak, berriz, Michael babestu eta familia elkartuta mantentzearen alde egingo du. Ideia finkatu horiek aldatuko al ditu?