Jolo kaleko sagarrondoak moztu dituzte
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Lorategizaintzako Zerbitzuek Jolo kaleko (Lapitze) sagarrondoak moztu dituzte. “Zuhaitz horien fruituak lurrean pilatzen ziren, eta erortzeko arriskua sortzen zuen oinezkoengan”. Halaber, kalea zikintzeaz ga...
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Lorategizaintzako Zerbitzuek Jolo kaleko (Lapitze) sagarrondoak moztu dituzte. “Zuhaitz horien fruituak lurrean pilatzen ziren, eta erortzeko arriskua sortzen zuen oinezkoengan”. Halaber, kalea zikintzeaz gain, gaixo zeuden zuhaitz horiek. Hala, horien mozketa amaitu eta orain, Parrotia persica edo burdin-zuhaitzak landatuko dituzte bertan.