Lezoko eta Pasaiako udal gobernuek datozen hilabeteetan atez ate zaborra jasotzeko sistema plenora eramango dutela jakinarazi dute. Horrela, Lezon hil honetan bertan proposatuko dutela jakinarazi dute, eta Pasaian, berriz, maiatzeko udalbatzarrean. Oiartzunekin batera, sistema hori erabiliko lukete herri horiek.
Lezoko eta Pasaiako plenoek sistema horrekin aurrera egitea erabakitzen badute, 2013ko udaberrian izango da martxan atez atekoa.
Hala iragarri zuten gaur eguerdian Donostiako Miramar Jauregian Gipuzkoako 34 udalerritako alkate zein zinegotziek egin duten agerraldian (Bildu koaliziokoak denak). Euren erabakia herri horietan guztietan atez ateko sistema ezartzea izan dela iragarri dute, eta konposta egitea sustatuko dutela esan dute. Izan ere, orain arteko sistemak huts egin duela esan dute. Horrela, errauste planta konponbidea ez dela gaineratu dute, “gasak isurtzen dituelako eta zabortegi bat behar duelako hondakin arriskutsuak jasotzeko”. Atez ateko sistemaren bitartez, Gipuzkoa “zero zabor” lurraldea izatea nahi dute.