Gazteen lokalen araudia prestatzen ari da udala
Lezoko Udala gazteen lokalak arautzeko ordenantza zirriborroa prestatzen ari da. Beste herri batzuetako zirriborroak hartu dituzte eredu. Ordenantzaren helburuak lokalen egoera arautzea eta hobetzea da. Martxoaren 7an bilera egingo dute gazteekin, eure...
Lezoko Udala gazteen lokalak arautzeko ordenantza zirriborroa prestatzen ari da. Beste herri batzuetako zirriborroak hartu dituzte eredu. Ordenantzaren helburuak lokalen egoera arautzea eta hobetzea da.
Martxoaren 7an bilera egingo dute gazteekin, euren ekarpenak jasotzeko eta adostasunetara iristeko asmoz. Udalaren zirriborroaren arabera, lokal horietan ezin izango da aisiarekin zerikusirik ez duten gauzarik egin. Beste hainbat baldintza ere jarriko dituzte ordenantza horretan.