Irungo Gaztiak-ek Ordiziaren aurka irabazi du
Irungo Gaztiak eskubaloi taldea Ordiziaren aurka lehiatu zen asteburuan, eguraldia medio bi astez partida atzeratu ondotik. Lehen zatia amaitzerako 11-9 irabazten zuten irundarrek, baina bukaerarako zortzi minutu falta zirenean berdinketa lortu zuen Or...
Irungo Gaztiak eskubaloi taldea Ordiziaren aurka lehiatu zen asteburuan, eguraldia medio bi astez partida atzeratu ondotik. Lehen zatia amaitzerako 11-9 irabazten zuten irundarrek, baina bukaerarako zortzi minutu falta zirenean berdinketa lortu zuen Ordiziak (18-18). Hala ere, amaieran Irungo taldea 23-21 gailendu zen. Leizaranen kontra ariko dira heldu den asteburuan, Andoainen.