Bahitutako herritar bat askatu du Frantziako Poliziak
Tolosan (Okzitania) aurkitu dute bahitua zegoen errenteriar bat, ustez droga trafikoarekin lotutako polizia operazio batean. Ertzaintza, Hendaiako Polizia eta Aduana Kooperazio Zentroarekin harremanetan jarri zen bahiketaren berri emateko. Hala, pasa d...
Tolosan (Okzitania) aurkitu dute bahitua zegoen errenteriar bat, ustez droga trafikoarekin lotutako polizia operazio batean.
Ertzaintza, Hendaiako Polizia eta Aduana Kooperazio Zentroarekin harremanetan jarri zen bahiketaren berri emateko. Hala, pasa den asteburuan ikerketa bat egin ostean, Frantziako Polizia gizonaren bila hasi zen, eta Tolosako pisu batean aurkitu zuen.
Polizia operazioan ustezko bahitzaileak (hiru gizon) ere atxilotu dituzte. Oraindik martxan jarraitzen du operazioak, eta atxiloketa gehiago izan daitezkeela jakinarazi dute.