
Manuel Lekuona Bibliotekak udako ordutegia izango du astelehenetik aurrera, abuztuaren 29a bitartean: 08:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.

Arcachongo ur parkera (Okzitania) irteera antolatu du Gazte Foruak, astearterako. Euskadiko Kutxako 3035 0126 62 1261047401 zenbakian 20 euro sartu behar dituzte gazteek, eta gero Gazte Informazio Bulegora eraman. Larunbata da izena emateko azken eguna.

Oarsoaldeko Gazte1+ez! Eguna hilaren 16an (datorren larunbatean) egingo dute Oiartzunen, hilaren 18tik aurrera epaituko dituzte gazteei sostengua eta elkartasuna adierazteko. Eguna, herrien arteko herri kirolekin hasiko da, 11:00etan. Taldekideek gazte...

Oarsoaldeko hamazazpi gazte auzipetuen gurasoek bilera antolatu dute datorren asteartea hilaren 12rako. Bilera horretan egun bizi duten egoeraren berri emango dute gazte auzipetuen gurasoek. Hilaren 18, 19 eta 20an egingo dute Orereta eta Oiartzungo ha...

busti zaitez kanpaina igandean

Aurten beste hiru elkartek elkarlanerako prestutasuna agertu dute, Euskara Elkartera egitasmoarekin bat eginez. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunean eta Oiartzungo Udalean gustura hartu dute berria. Irati Etxebeste Madariaga, euskara zinegotziak dioenez, “elkarte askorengan eragiten den arren, oraindik ere elkarte ugari daude egitasmotik kanpo. Egitasmoa irekia da, euskararen erabilera indartzeko prest dagoen edozein elkartek du tokia bertan”. Eta horren isla dira hiru elkarte berriak: Txost Pilota Elkartea, Ibargain elkartea eta Herri Musikaren Txokoa. Hitzarmenik ez dute sinatu, aurrekoak sinatu zirenetik hiru urte pasatuta dagoeneko fase hori bukatzen ari delako, eta aurrera begira zein pauso eman aztertzen hasiak direlako elkarteak, Ttur-ttur eta Udala. Baina, modu batera edo bestera, gai zehatzetan parte hartuz, edo konpromiso zehatz batzuk betez, euren ekarpena egiteko asmoa eta konpromisoa adierazi dute elkarteok. Elkarte berrien izaera desberdina nabarmendu du Irati Etxebestek: “Txost Pilota Elkartea elkarte berria da. Sorreratik euskaraz jaioa, euskaraz egin dituzte egin beharreko paper guztiak, eta beraien egunerokoan ere euskara da nagusi, Oiartzunen, baita Oiartzundik kanpo doazenean ere. Naturaltasunez egiten dute, eta beste elkarte askorentzat eredugarri izan daitezkeela uste dugu”. Imanol Nazabal Txosteko kideak egindako lana nabarmendu du: “Euskaraz egin dugu dena, modu naturalean, eta honekin guk egindako lanari balioa emango diogu. Harro gaude egindakoaz eta lanean jarraituko dugu”. [...]

Florent Chavouetek irabazi du aurtengo Pierre Loti literatur saria, Manabe Shima libuarekin. Atzo jaso zuen saria Herriko Etxean, Salaberri auzapezaren eskutik. Bihar, ostiralarekin, Abbadia gazteluan aurkeztuko dute liburua, 17:30ean, egilea bertan iz...

Ehunka zatitan banatu daiteke mosaiko bat, eta ehunka zatirekin ere collage bat egin. Baina, mosaiko bat sortu al daiteke, horretarako collage teknika baliatuz? Baietz erakutsi nahi du Renee Fourquetek herenegun Mendi Zolan kulturgunean ireki zuen Mila pusketan (En mille morceaux) goiburuko erakusketan. Jaiotzez hendaiarra da Fourquet, nahiz eta urte askoz Parisen irakasle bezala lan egin duen. Frantziako hiriburuan ikasi zuen arteaz dakiena, eta orain, erretreta hartuta, etxera itzuli da, egiten dakiena herrikideei erakustera. Izatez bordatzailea izanik, patchwork teknikatik abiatuta artera jauzi egin zuen Fourquetek, collage-aren eskutik. Bere lanak ez dira batere ortodoxoak, eta berdin sortzen ditu ikusleari ezagunak egiten zaizkion paisaiak, zein berak asmatutakoak, lan figuratiboagoak baztertu gabe. Talentu eta pazientzia handiko artista dela agerian uzten du Mila pusketan bildumak. Bazkideen argazkiak Areto berean Hendaiako Argazki Elkarteko (Photo Club Hendayais) bazkideen irudiak jasotzen dituen mostra eskegi dute, elkartearen 30. urteurrena ospatzeko. Erakusketa interesgarria da, autoreen arteko teknika eta gaien hautaketarako irizpide bereziak islatzen baititu. Kolorezko eta zuri-beltzezko irudiak aurki daitezke. Bi erakusketak asteartetik larunbatera bisita daitezke, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara. Mendi Zolan kulturgunea Hondartza auzoan dago, Zokoburuko galerietan. Bietara sarrera doan da.

Bihar, gaueko azoka eginen dute Itsas etorbidean, arratsaldeko zortziretan hasita

Oiartzunen bizi den Javier Valverde margolariaren erakusketa jarri dute Donostiako Koldo Mitxelenan, abuztuaren 27a arte.

Transpyr 2011 probak lasterketak zeharkatuko du etzi

Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Patzuergoak Bidasoafolk Jaialdiaren hamaikagarren edizio antolatu du abuztuaren 19, 20 eta 21erako eta ekitaldia Hendaiako, Irungo eta Hondarribiko udalen kultur arloekin koordinatuta egingo dute. Aurten jaialdiak 2011, Pirinioetako urtea zigiluaren bermea dauka eta galdu behar ez den hitzordu bilakatuko da Txingudi Badiaz gaindiko musikazaleen artean. Aurten ere Txingudiko Badia topagune izango da jaialdiak dirauen hiru egunetan musika akustikoaren, etnikoaren eta garaikidearen zaleentzat. Jaialdi abangoardista da, eta bertan, tradizioa eta modernitatea bateratzen dira, eta horrela, programa osatzen duten ekitaldien kalitate musikal eta artistiko handiak ezaugarritzen duen gertakari paregabea bihurtzen da. Gainera, aurten Bidasoafolk Jaialdia “2011, Pirinioetako urtea” proiektuaren parte izango da. Ekimen horren helburua kultur eta kirol ekitaldi guztiak europa mailan sustatzea da, eta horretarako, nagusiki kultura izaerako ekimen hau aurrera eraman dute, haren partaide Bidasoafolk Jaialdia delarik. Europa mailako komunikazio ekintzen bitartez jakinaraziko dituzte proiektuaren parte diren ekimenak. Kalitatea eta aniztasuna Bidasoafolken hamaikagarren edizioa da eta aurten ere, bere eszenatokietatik folk musikaren panoramako artista ospetsuenak pasako dira hiru egunetan. Ildo horretatik, azpimarratzekoa da Malitik datorren Vieux Farka Toure artistaren emanaldia, zeinak hilaren 19an, ostiralean, kontzertua eskainiko du. Coetus taldeak Irunen, hilaren 20an, larunbatean eskainiko du emanaldia eta amaiera bikain gisa, Erresuma batutik datorren Macka B & [...]

Iazko arrakasta kontuan izanik, familientzako kultur tailerrak antolatuko ditu aurten ere Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak, udan Hendaia bisitatzen duten turistentzat. Ekimenaren helburua da euskal kultura eta ondarea ezagutaraztea, baina jardunean. ...

Igandean, Organo Jaialdia izango da San Bixente elizan. Santiago Banda organoan arituko da eta Christophe Huguelek tronpeta joko du. Kontzertua 21:00etan hasiko da. 12 euro balio du sarrera orokorrak, eta 8 euro 18 urtez azpikoentzat. Hori baino lehen,...

Hendaiako Mutxiko elkarteak dantza ikuskizun handia antolatu du larunbat arratsaldean Biriatuko Xoldo esker paretan, 18:30ean hasita. Oinkari dantza taldearen (Boiseko, AEBetako, dantzariak) eta Mutxiko elkartearen emanaldia ikusteko aukera izango da. Gero, erromeria egongo da, Amuma Says No taldearen eskutik. Boiseko Euskal Jaialdian eginiko harremanak, itxuraz, fruituak ematen hasi dira. Hendaiako Herriak, Biriatuko Besta Komiteak, Olabe banaketa enpresak eta Ogi Etchea okindegiak lagundu dute ekimena antolatzen, eta sartzea doan izanen da. Bihar, Oinkari dantza taldearen (Boiseko, AEBetako, dantzariak) emanaldia ikusteko aukera izango da. Ikuskizuna 18:30ean hasiko da, Xoldo ezker paretan.

Kanttu ostatuaren 9. urteurrena ospatzen ari dira, eta debaldeko kontzertuak antolatu dituzte asteburuan. Ostiralean DJ Alexander arituko da, 23:00etatik aurrera. Larunbatean, Arramazka taldeak joko du, 23:00etan hasita. Igandean, berriz, bertso bazkar...

Goizeko hamarretan hasi da Bateragune auziko azken saioa Espainako Auzitegi Nazionalean. Defentsen ondorioekin amaituko da epaiketa.

Bart goizaldean kamiolari bat zauritu da Irungo Zaisa garraio gunean izan den sutean. Oraindik argitu gabe dago nola hasi den sua, baina lau kamioi kiskali dira. 02:30ean hasi da sutea, lastoa zuen kamioi batean, eta hortik ondokoetara zabaldu da. Kam...