Busti zaitez ekimenarekin bat egingo dute Galtzaraborda eta Fanderiako igerilekuek igandean

busti zaitez kanpaina igandean

Igandean egingo dute hamalaugarrenez Busti Zaitez ekimena esklerosi anizkoitzaren aurka Euskal Autonomi Erkidegoko 75  puntutan, hondartza eta igerilekuak barne.  Galtzarabordako eta Fanderiako igerilekuek bat egin dute Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren elkarteak antolatzen duen ekimen horrekin. Hala parte hartu nahi duten herritarrek  igerileku hauetako batera joatea baino ez dute ekimenarekin bat egiteko. Bertan prestatutako gunean igeri egin beharko dute interesadunek eta amaieran diploma jasoko dute parte hartzaile guztiek.
Busti zaitez ekimenaren helburua, gaixotasuna ezagutaraztearekin batera gaixotasun neurologiko hori duten lagunei eskaintzen zaizkien erreabilitazio zerbitzuak ordaintzeko dirua biltzea da. Horretarako, postuak jarriko dituzte gaixotasunaren gaineko informazio zabaldu eta Busti zaitez kanpainako materiala saltzeko.

Gipuzkoan 600 lagun
Joan den urtean EAEko 86.000 lagunek hartu zuten parte Busti zaitez ekimenean eta guztira 1.200.000 elkartasun metro egin zituzten igerian.
Esklerosi anizkoitzaren Gipuzkoako Elkarteak emandako datuen arabera, lurralde horretan esklerosi anizkoitza duten 600  lagun daude.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.