Gazte1+ez! Eguna egingo dute, epaituko dituzten gazteen alde

Oarsoaldeko Gazte1+ez! Eguna hilaren 16an (datorren larunbatean) egingo dute Oiartzunen, hilaren 18tik aurrera epaituko dituzte gazteei sostengua eta elkartasuna adierazteko. Eguna, herrien arteko herri kirolekin hasiko da, 11:00etan. Taldekideek gazte...

Oarsoaldeko Gazte1+ez! Eguna hilaren 16an (datorren larunbatean) egingo dute Oiartzunen, hilaren 18tik aurrera epaituko dituzte gazteei sostengua eta elkartasuna adierazteko.

Eguna, herrien arteko herri kirolekin hasiko da, 11:00etan. Taldekideek gazte1+ez! leloarekin kamiseta eramango dute eta koloretako zapiek bereiziko dituzte. Parte hartu nahi duenak bere herriko ohiko lekuetan galdetu behar du. Herri kirolen ostean, bazkari goxoa izango da plazan, 14:00etan, 12 euroren truke.Txartelak ohiko lekuetan daude.

Bazkaldu ondoren, poteoa izango da herrian barrena, eta eguna bukatzeko, kontzertuak Kataxulo Gaztetxian, 22:00etan: besteak beste, Ekintza zuzena, Pixontzis eta Estricalla igoko dira taula gainera.

Bestalde, egunean zehar txozna egongo da herriko plazan. Antolatzaileek animatzeko deia egin diete herritarrei: “Bertaratzera  animatzen zaituztegu, elkartasunez gozatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.