Gazte auzipetuen gurasoek bilera deitu dute astearterako
Oarsoaldeko hamazazpi gazte auzipetuen gurasoek bilera antolatu dute datorren asteartea hilaren 12rako. Bilera horretan egun bizi duten egoeraren berri emango dute gazte auzipetuen gurasoek. Hilaren 18, 19 eta 20an egingo dute Orereta eta Oiartzungo ha...
Oarsoaldeko hamazazpi gazte auzipetuen gurasoek bilera antolatu dute datorren asteartea hilaren 12rako. Bilera horretan egun bizi duten egoeraren berri emango dute gazte auzipetuen gurasoek.
Hilaren 18, 19 eta 20an egingo dute Orereta eta Oiartzungo hamazazpi gazteen aurkako epaiketa, baina oraindik ez dakite hiru egun horietan epaiketa amaituko ote duten edo irailan jarraituko duen.
Horrenbestez, gazteen gurasoek herritar guztiak deitu dituzte arratsaldeko zazpietatik aurrera Reina Aretoan antolatu duten bileran parte hartzera.

