Gaur amaituko da Bateragune auzia defentsen ondorioekin
Goizeko hamarretan hasi da Bateragune auziko azken saioa Espainako Auzitegi Nazionalean. Defentsen ondorioekin amaituko da epaiketa.
Goizeko hamarretan hasi da Bateragune auziko azken saioa Espainako Auzitegi Nazionalean. Defentsen ondorioekin amaituko da epaiketa. Atzo Aiert larraldek eta Arantxa Zuluetak azaldu zituzten euren ondorioak eta gaur, Iñigo Irui, Jone Goirizelaia eta Kepa Landaren txanda izango da. Auzipetuek ere izango dute azken aldiz hitza hartzeko aukera. Ondoren, sententziaren zain geratuko da epiaketa.
Epaiketa ekainaren 27an hasi zen, eta egun hauetan Fiskaltzaren argudioak desegin egin dituzte abokatuek. Horren harira, Iñigo Iruinen eta polizia-peritu nagusiaren arteko aurrez aurrekoa nabarmentzekoa da. Euren tesak hipotesiak baino ez direla onartu zuen poliziak, eta auzipetuen jarduna ez zetorrela ETAren gidoiarekin bat. Hala ere, fiskaltzak orotara 45 urteko zigor eskaera egin du auzipetuentzat : hamar urte Arnal Otegi eta Rafa Diezentzat; bederatzi Miren Zabaletarentzat; eta zortzi Sonia Jacinto Oreretarra eta Arkaitz Rodrigezentzat.

